Documental "Dios no me perdona"
Aquí tienes el documental (en Filmin lo tenéis en español):
Aquí tienes la entrevista que le hemos realizado en Kafekistan al autor Josu Martínez:
Visto el documental y escuhada la entrevista, ¿qué os ha parecido Lezo? ¿Que se os ha hecho lo más curioso de su figura? Se arreglaba muy bien con Indalecio Prieto, también con el Lehendakari Agirre, era íntimo de Manu Robles-Arangiz... ¿Cuál era el objetivo de Lezo?
Amnesia mantendu nahi duten garai hauetan, Lezo bezalako pertsonak argitara ekartzea gure memoria kolektiborako ezinbestekoa da eta kasu honetan are interesgarriagoa da Josuk Martinezek bere kontraesan eta argi-ilun guztiekin aurkeztu digun bezala, heroi bidimentsionaletatetik urrun. Podcast-ak ematen dizkigu kontraesan horien zantzu gehiago, beste sindikalistei ELArekiko errespetua nola ezarri zien kasu, eta erabat bat nator komiki bateko pertsonaia dirudiela, hainbeste gauza egin zituena. Nola da posible batzuen bizitzak etengabeko pelikulako gidoi bat dirudiela, hainbeste ideia, ekintza eta abenturekin?
Ez dakit Jainkoak barkatzen dion ala ez, baina gure aurrean horrelako ezagutza iturri bat izan eta ez aprobetxatzeak bai ez daukala barkamenik.
Ederra podcast-a! Ezin nuen imajinatu Lezok dokumentalean agertzen ez diren harribitxi gehiago izan zitzakeenik. "Gure Corto Maltés da Lezo" dio Josuk elkarrizketan eta asko gustatu zaidan hau ere: "Lezo zaila zen kolokatzen. Denentzako da piskat gutarra, baina denentzat da piskat inkomodoa. EHko familia politiko printzipalek (sozialistek, jeltzaleek, ezker abertzaleak), denek zor diote zerbait Lezori, denei lagundu zien, denontzako da piskat gutarra, baina denentzat da, ere, piska bat besteena. Eta agian hori da arrazoia inork Lezo erreibindikatu ez izanarena."
Nik aurreko astean entzun nuen podcasta eta atzo dokumentala ikusi, eta ez, ez nuen Lezo aurretik ezagutzen. Ze figura! Ados nago zuek esandakotik, Corto Maltes totala da eta bizitza pelikula bihurtu duena. EAJ eta nazien loturaz gehiago jakiteko gosoa sortu zait, eta Karibeko uhartearena... Nik oso serio planteatuko nuke maletak egitea! Kuriosoa ere egiten zait horrelako tipo bat garaiko ETAtik distantzia batera egotea. Ez dakit, badirudi garai hartan Euskal Herriaren alde egon eta armak erabiltzeko prest zegoen oro antolakundean zebilela, eta honek adierazten du, garai hura ere guk uste baino anitzagoa zela seguraski.
Ea horrelako altxor gehiago dauden hurrengo Kafekistanen.
Dokumentala larunbatean ikusi nuen eta asko gustatu zitzaidan (niretzat gutiz ezezaguna zen Lezo). Podcast-a entzutea falta zait (ea asteburu honetan egiten dudan...). Niri bereziki deigarria egin zitzaizkidan bi gauza:
1. Naziek Frantzia okupatzea EAJk beraiekin izan zuen harremana, beraien laguntzat Euskal Herria askatzeko aukera airean, eta Lezok aipatzen duen bileran bera izan zela bakarra Nazien kontrako jarrera erakutsi zuena.
2. Euskal Errepublika sortzeko Karibeko uhartearen proposamena. Ertzainaken Euskadi Tropikala ez nekien nondik zetorren.
Asko eskertzen dut dokumental hau Kafekistanen sartu izana, deskubrimendu bat izan baita. Ze ausardia, nolako balentriak itsasoan... ikaragarria!