Artikuluak eta albisteak
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak
"Next Generation funtsek abeltzaintza eredu industrial kaltegarria egongortzen dute, aldaketa sustatu ordez"
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/next-generation-funtsek-abeltzaintza-eredu-industrial-kaltegarria-egongortzen-dute-aldaketa-sustatu-ordez-1
"Nafarroako makroetxaldeen aurkako plataforman parte hartzen dugu. Gure lana abeltzaintza industrialaren aurka aspalditik heldu da, batez ere sortzen dituen ingurumen kalteengatik, ez hainbertze hor atzean dauden enpresengatik. Nafarroan abeltzaintzaren intentsifikazio ikaragarria ematen ari da, gero eta ustiategi gutxiago daude baina gero eta handiagoak. Honen ondorioz, abeltzantza enpresa handi gutxien esku gelditzen da." Euskal Herriko Greenpeaceeko kide den Lorea Floresen hitzaldia ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturiko "Europar Batasunaren agenda berde eta digitala: Aldaketa politikoa ala lehengo lepotik burua" jardunaldien barruan.No publisherEuskal-HerriaIngurumenaHitzaldia2024-03-12T17:07:00ZNews ItemEkonomia sozial eraldatzailea eta sindikalismoa: ba al dago topagunerik?
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/ekonomia-sozial-eraldatzailea-eta-sindikalismoa-ba-al-dago-topagunerik
Hego Euskal Herrirako estrategia sozioekonomiko burujabe baterako bidean galdera horri erantzun nahi dio ‘Eraldaketarako sindikalismoa eta ekonomia soziala’ liburuak.No publisherArgitalpenaEkonomiaEuskal-HerriaGizarte-ereduaSindikatuak2024-03-06T14:28:00ZNews Item"Europako funtsak korporazio handiek akaparatu dituzte Hego Euskal Herrian"
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/europako-funtsak-korporazio-handiek-akaparatu-dituzte-hego-euskal-herrian
"Nire aurkezpenean Next Generation esparru zabal horrek Euskal Herrian zer lurreraketa zehatz duen azaltzen saiatuko naiz bi gakotatik tiraka. Aurreikusten zen moduan onuradun nagusiak korporazio multilokalizatu handiak dira eta finantzatutako ekimenak, megaproiektuen, burbuila espekulatiboen eta eskalako hainbat inbertsioen konbinazio bat, non helburua balio kate globaletan txertatzea den eta hemengo ehun enpresarialaren abantaila konpetitiboa handitzea den. Bi galdera hauek jorratuko ditut: Nor eta zer finantzatzen ari da Next Generation EU, Europako funtsak bezala ezagutua, Hego Euskal Herrian." OMALeko Gorka Martijaren hitzaldia "EBren agenda berde eta digitala ¿Giro político o más de los mismo?" jardunaldian.No publisherEkonomiaEuskal-HerriaHitzaldiaGizarte-eredua2024-03-03T19:57:44ZNews Item"Zorra estatuak diziplinatzeko eta gobernantza neoliberala finkatzeko erabili izan da"
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/zorra-estatuak-diziplinatzeko-eta-gobernantza-neoliberala-finkatzeko-erabili-izan-da
"Azterketa bulegoan zorra sakonago aztertzea erabaki genuen ikusten genuelako elementu klabea zela gertatzen ari dena ulertzeko. Garrantzitsua iruditzen zitzaigun honen atzean zer ezkutatzen zen jakitea. Gainera ezkerraren diskurtsoan bigarren planoan gelditu den gaia da, eta guk lehen planora ekarri nahi genuen, izugarrizko inplikazioak baititu etorkizuneko politika publikoetan. Azterketa historiko bat egin dugu XX. mendeko erdialdetik hona nazioarteko ikuspegitik eta Euskal Herriko markotik." Xabi Zabala ELA sindikatuko Azterketa Bulegoko kidearen hitzaldia "EBren agenda berde eta digitala ¿Giro político o más de los mismo?" jardunaldian.No publisherEkonomiaArgitalpenaHitzaldiaGizarte-eredua2024-03-03T19:39:41ZNews Item(Argitalpena) Zorra, menderatzeko tresna
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/argitalpena-zorra-menderatzeko-tresna
Txosten honek zorraren inguruan eraikitako makineriaren hausnarketarako eta ulermenerako hurbilketa izan nahi du. Horregatik, XX. mendearen bigarren erdian kokatu eta gaur egunera arte eramango gaituen begirada bat behar da nahitaez. 2008ko krisia eta krisialdiaren osteko hamarkada aztertu ondoren, nazioarteko zorraren krisi berria eta Europako gobernantzaren esparru berria aztertuko dira, zeinak zalantzarik gabe kontinente osoko langileengan ondorioak izango dituen. Azkenik, zenbait irtenbide proposatzen ditugu, egungo egoeraren paradigma aldatzeko beharrezkoak direnak.No publisherArgitalpenaEkonomiaNazioartea2024-02-29T08:33:55ZNews ItemSoldata arrakala berriro ere politizatu dezagun
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/soldata-arrakala-berriro-ere-politizatu-dezagun
Esaera zaharrak dioen bezala, izena badu, bada. Hala bada, goazen ozen esatera: gurean ere, soldata arrakala egon badago. Edo beste modu batera esanda: gaur egun, gizonen soldatak emakumeenak baino handiagoak dira. EAEn, esaterako, soldata arrakala %22 ingurukoa da. Eta sinesgaitza badirudi ere, legezkoa da. Nola da posible? Bada, oinarri politikoa, kulturala eta ideologikoa duen auzi horri erantzun teknikoa eman nahian jarraitzen dugulako, errora jo gabe. Izan ere, soldata arrakala ez da fenomeno naturala, enpleguaren eta zaintzaren banaketa sexualaren ondorioa baizik.No publisherIritziaGeneroaSindikatuak2024-02-23T09:18:00ZNews Item(Argitalpena) Grebarako hurbilketa psikosoziala
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/argitalpena-grebarako-hurbilketa-psikosoziala
Xavier Minguez Alcaidek (EHUko psikologia saileko irakaslea) grebarako hurbilpen psikosozial bat aurkezten du dokumentu honetan, langile klasearentzat erabilgarri izan dadin, lan-gatazketan bizi diren kontu garrantzitsuak identifikatzeko tresna gisa.No publisherArgitalpenaSindikatuakELA-borrokan2024-02-20T09:03:14ZNews ItemELAren urtekaria: 2023ko 114 garaipen sindikalak
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/elaren-urtekaria-2023ko-114-garaipen-sindikalak
ELAk, aurten ere, aurkeztu du bere Urtekaria, "Antolatu, borrokatu, irabazi" izenburupean. 48 orrialdetan 2023an lortutako 114 garaipen sindikalak jasotzen ditu. Urtekariaren 105.000 ale banatuko dira, eta afiliatu guztien etxeetara bidali da.No publisherArgitalpenaEmanBostekoaSindikatuak2024-02-13T17:01:13ZNews ItemZer irakurketa egin azken asteetan bereziki Frantses estatuan gertatu laborari mugimenduaz ?
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/zer-irakurketa-egin-azken-asteetan-bereziki-frantses-estatuan-gertatu-laborari-mugimenduaz
Jende ainitz harritu da azken asteetan Frantziako estatuan abiatu den laborarien matxinadaz. Gobernua, laborari sindikatuak, prentsa guzia aritu dira protesta horien analisatzen, iritziak ematen... Jendartearen sustengu haundia ere ukan dute laborariek ; lanbide horren garrantzia azpimarratua izan da... iduri zuen berriz COVID denboran ginela, beharrezkoa diren ofizioak goraipatzen...No publisherIparraldeIritziaGizarte-eredua2024-02-08T07:53:57ZNews ItemBagira prozesua: Iparraldeko mugimendu abertzalearen oinarriak gaurkotzeko prozesuaren berri Hegoalden
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/bagira-prozesua-iparraldeko-mugimendu-abertzalearen-oinarriak-gaurkotzeko-prozesuaren-berri-hegoalden
Bagira, iparraldeko mugimendu abertzalearen inguruko inkestaren emaitzak aurkeztuko dira Hegoaldeko lau hiriburuetan. Lehena Gasteizen izango da, otsailaren 8an. Iparraldean, 2022tik Bagira izeneko prozesua abian da, mugimendu abertzalearen oinarriak eta zerumugak gaurkotzeko sortu zena. Bertan, erakunde abertzale gehienak eta militante ugari ari dira parte hartzen. 2023an inkesta bat egin zen Iparraldeko 1.500 militanteren artean. Orain inkesta horren emaitzak ezagutuko dira. Helburu horrekin, lau jardunaldi antolatuko dira, bana Hegoaldeko hiriburu bakoitzean. Aurretik, Iparraldeko egoera azterketa bat egingo da. Hitzaldi horiek Hegoaldeko hiru fundazioek (Manu Robles-Arangiz, Ipar Hegoa, Iratzar), Aztiker kooperatibak, EHU Subiranotasunak masterrak eta Parte Hartuz ikerketa taldeak antolatu dituzte. Zikloa aste honetan hasiko da, Gasteizen.No publisherEuskal-HerriaIparraldeHitzaldia2024-02-08T07:29:22ZNews Item"Zer eta nola ekoiztu: estrategia sozioekonomiko subiranista, burujabetza kapitalari kendu eta jendeari emateko"
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/eraldaketarako-sindikalismoa-eta-ekonomia-soziala-liburuaren-aurkezpena-1
Talaios kooperatibako kide den Oscar Garcia Jurado eta ELA sindikatuko Negoziazio Kolektiboko arduraduna den Pello Igeregik, Manu Robles-Arangiz fundazioa eta Talaios kooperatibak elkarlanean argitaratu duten “Eraldaketarako sindikalismoa eta ekonomia soziala” liburua aurkeztu dute 2024ko otsailaren 5ean Donostiako Alde Zaharreko San Jeronimo aretoan. Hemen duzue aurkezpenaren bideoa.No publisherAlternatibaEkonomiaArgitalpenaSindikatuak2024-02-07T15:10:00ZNews Item(Argitalpena) Quebec-eko ezkerraren berrosatzea eta sindikalismoaren paper politikoa
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/argitalpena-quebec-eko-ezkerraren-berrosatzea-eta-sindikalismoaren-paper-politikoa
Thomas Collombat eta Xavier Lafrance dokumentuaren egileek, Quebec-eko ezkerrean agertu aldaketa berrien lehen azterketa bat, bi zatitan, proposatzen dute lan honetan. Sindikalismoak esfera alderdikoiarekiko harremanean duen paper politikoa galdezkatzen dugu lehenik, ikusteko zein neurritan lagundu duen Quebec Solidaire-ren (QS) indar hartzean eta honek zein neurritan hunkitu duen. Ondotik aztertzen dugu QSren sortzea eta sendotzea, ez bakarrik arlo sozial eta arlo nazionalaren arteko harremanaren berrartikulazio testuinguruan, baina baita mendebaldeko ezker alderdikoiaren birmoldaketa mugimendu zabalago baten azalpen bat bezala. Horretarako, lehen zatian aurkeztua den ekonomia politiko kritiko ikuspegi bat hartzen dugu. Hunkituak diren eragile desberdinen birkokapen historiko sakona egin behar dugu horretarako.No publisherArgitalpenaNazioarteaSindikatuak2024-02-06T08:38:00ZNews ItemEredu sozial, sindikal eta politikoa aldarazteko proposamena
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/eredu-sozial-sindikal-eta-politikoa-aldarazteko-proposamena
Manu Robles-Arangiz fundazioak Oscar Garcia Juradok eta Talaiosek egindako "Eraldaketarako sindikalismoa eta ekonomia soziala" liburua argitaratu du. Liburuaren aurkezpena otsailaren 5ean izango da Donostiako San Jeronimo aretoan, 18:00etan.No publisherArgitalpenaHitzaldiaEkonomiaAlternatibaSindikatuakEuskal-Herria2024-01-31T15:16:00ZNews ItemDiru-sarrera duina nekazarientzat!
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/diru-sarrera-duina-nekazarientzat
Nekazaritzaren mundua krisian dago, duela urte batzuetatik dakigu eta piratzen dugu. Egoera honen aurrean, ELBk (Euskal Herriko Laborarien Batasuna) nekazari guztiei dei egiten die mobilizaziora batzeko, nekazarien diru-sarrerak eta gure lanbidearen aintzatespena defendatzeko.No publisherIparraldeEkonomia2024-01-30T11:05:00ZNews Item«Lana eta sindikalismoa XXI. mendean» Nazioarteko Kongresua
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/lana-eta-sindikalismoa-xxi-mendean-nazioarteko-kongresua
2024ko azaroaren 28an, lanaren eta sindikalismoaren erronka garaikideak aztertzeko nazioarteko kongresua antolatu dute elkarrekin Manu Robles Arangiz Fundazioak (ELA sindikatua), Moncho Reboiras Fundazioak (CIG sindikatua), Ipar Hegoa Fundazioak (LAB sindikatua), Grup d ‘estudisek (La Intersindical sindikatua), Salvador Seguí Fundazioak (CGT sindikatua), UPV-EHUko Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultateak eta GEZKI Institutuak, Leioako EHUren Gizarte Zientzien Fakultatean.No publisherHitzaldiaSindikatuak2024-01-24T07:39:24ZNews Item