2010eko Aberri egunaren ELAko Nazio Batzordearen ebazpena
ELAk badaki aldarrikapen nazional eta politiko batzuk lortzeko dinamika uztartu egin behar dela erakunde politikoen alderdi- eta hauteskunde-helburuekin. Baina badaki, halaber, hainbat oinarrizko gaietan (giza-eskubideak, demokrazia, euskara, erabakitzeko eskubidea) minimo batzuk adostu beharko liratekeela, ezarri nahi diguten estatu-arrazoi horri aurre egiteko. Minimo edo gutxieneko oriek, gaur finkatu gabe daudenak, blindatuta egon beharko lukete, erabaki ibrez bat datozenek lan sozial eta politikoan konpromisoa hartu dutela bermatzeko. Horixe da, gure ustez, subiranistentzako erronka gaur egun. Behartuko gaituzten gutxieneko batzuk behar ditugu. Eta erronka hori ezin da ahastu, ez da nahastu behar, zilegizkoa den hauteskunde-esparruak lortzeko ehiarekin.