Fiskaltasunean Euskal Herria Europaren azken bagoiean
Fiskaltasunean Euskal Herria Europaren azken bagoiean
2009/11/09
Azterketak 17: Europar Batasuneko zergak aldarazteko azterlana.
Argitaratu berri dugun azken Azterketak argi uzten duen moduan Hego
Euskal Herrian zergen bilketa etengabe pisua galtzen ari da eta,
fiskaltasunari dagokionez, jada Europar Batasuneko azken bagoiean
kokatzen da.
Oraingo egoera ekonomikoan, inoiz baino premiazkoagoa da zergen
gaineko eztabaidari heltzea, batez ere presio fiskalari eta zergen
tasei dagokienean, zerga-bilketa nola egin behar den, zenbatekoa izan
behar duen, iruzur fiskalari aurre egitea...
Krisi ekonomikoa, irtenbideak eta fiskaltasunaren inguruko eztabaida
honetan argigarri eta lagungarri izan nahi du argitalpen honek.