Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak, ELAren Azterketa Bulegoaren “22. Azterketak” argitaratu du. Ale berezi honetan egun Hego Euskal Herrian ematen ari diren gai ezberdinak azterttzen dira. Hauetariko batzuk egungo krisi egoerarekin suertatu dira, eta beste batzuk, ekonomi egoera hau aitzakiatzat hartuz planteatu dira.
Beste gai batzuen artean, Espainiako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta
Nafarroako gobernuek erabakitako murrizketa neurriak aztertuz hasten
da, murrizketa sozialez haratago bestelako aukerak badaudela
ondorioztatuz. Espainiar gobernuak onarturiko lan erreforma ere landu
du. Gizarte arloan eta lan eskubideetan ematen ari diren murrizketa
hauek bankaren esku jartzen ari den dirutzarekin kontrajartzen du,
horren truk ezer eskatzen ez zaiolarik.