Analyse d'ELA sur la réforme des retraites et du travail propossés pour le gouvernement espagnol
Eztabaida publikoan batez ere erretiratzeko adina 65 urtetik 67ra
atzeratzeko puntua aipatu da. Noski, hau da proposamenik
atzerakoienetakoa, baina ez bakarra, jarraian ikusiko denez. Izan ere,
erretiroa hartzeko adinaz gainera beste hainbat alderditan eragin nahi
dira aldaketak, ordaina jasotzen hasten direnek zenbateko gero eta
txikiagoa kobra dezaten.
Bestalde, otsailaren 5ean gobernuak agiri
bat aurkeztu zuen (“Gizarteeragileekin elkarrizketa sozialaren
esparruan eztabaidatzeko lan merkatuko jardunbideak”), beste erreforma
laboral bat egiteko asmoz. Lan-eskubideak okertzeko joera nabarmena da
nagusi. Halaxe azaldu du CEOEko presidenteak: beronen ustez “neurri
guztiak norabide onean doaz”; hau, noski, kezkatzekoa da
langile-klasearentzat.
ELAk aurreko astean plazaratu zuen bere
iritzia pentsioen erreformaren inguruan gobernuak luzatu zuen
proposamenaz. Gure sindikatuaren ustez exekutibo berak lan-legeria
erreformatzeko aurkeztu duen agiria ere bide beretik doa; xedea betiere
eskubideak murriztea da, ondoren ikusiko dugunez.