1 du Mai. Adolfo Muñoz Txiki, Secrétaire Général

20100501 Maiatzak 1eko Txikiren interbenzioa.pdf 102.8 KB
Idazkari Nagusiaren interbenzioa. Intervención del Secretario General. Inoiz baino gehiago, sindikatua. Gure jendeak defenditzeko sindikatu indartsu bat behar du. Antolatzen eta elkartasunean inbertitu beharra dago. Inbertitu, nortasun kolektiboan. ELAren ustez klase-identitate hori ez da beste garai bateko zerbait. Hau da Maiatzaren Leheneko ondorio nagusia, noiz eta eskuineko indarrak bat eginda datozenean, eskubide sozial eta laboralak suntsitu nahian. Kontrabotere gisa jarduteak, eskuineko politika hauei aurre egiteak, botere politiko eta ekonomikoaren dotrina arbuiatzeak, horrek guztiak betebehar bat ezartzen digu: antolakuntza sindikala sendotzea. Erasoa geldiarazteko modu bakarra indar sindikala da.