EAEn adostutako aldaketak ez dira batere esanguratsuak
2012/01/30
Hemengo presio fiskala Europako batazbestekoa baino baxuagoa da (BPGd-ren 8 puntu) eta EAEko presio fiskala Europar Batasuneko azkenetako da. Presio fiscal baxuena duten herrialdeak dira egoera txarragoan daudenak, langabezi altuarekin eta gastu sozialaren murrizketa larrienekin. Amaia Muñoa, idazkari nagusiaren ondokoa, Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna eta Idoia Intxaurbe, ikerketa bulegoko kideak Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban adostu diren erreforma fiskalen inguruko iritzia eman dute Bilbon