Arrisku psikosozialak: XXI mendeko pandemia
Arrisku Psikosozialak 7. Zbk.pdf
1.2 MB
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziaren arabera, lanean ari diren biztanleen erdiak lanarekin lotutako estresa jasaten du, eta galdutako lanaldien erdiak arrazoi horrekin du lotura. Arrisku psikosozialak enpresen antolaketa txarraren ondorioz sortutako kalte psikologikoak, fisikoak eta sozialak dira. Jazarpena, hala morala (mobbinga) nola sexuala, da arrisku horien adierazpen okerrena, gordinena eta gogorrena. Gida hau zure eskuetan jarritako lan-tresna bat da, lantokiak eraldatzeko, zentro osasungarriak izan daitezen lortzeko.