Études 4. Budgets de 2005 : vers où ils nous emmènent

PRESUPCast051.pdf 625.4 KB
Hego Euskal Herriko (HEH) eztabaida politikoak bazterrean uzten ditu gure bizi-kalitatean zuzeneko eragina duten eduki zehatzak, eta, ildo horretan, aurrekontuak ez dira salbuespen. Hori dela eta, parte-hartzean oinarrituriko benetako eztabaida eskatzen dugu, aurrekontuen inguruan ere. Dirudienez, Gobernuan edo oposizioan egoteagatik, jarrera bat edo beste hartu behar da sistematikoki, edukiak aztertu eta eztabaidatu gabe. Horrek, edukiok ez hobetzeaz gain, gure ongizate-egoerari inola ere laguntzen ez dion ezagutzarik eta hausnarketarik ezera darama gizartea. ELAren iritziz, aurrekontuak alderdi politikoek adierazten digutena baino askoz gehiago dira. Aurrekontuen menpe daude gure bizitzarekin loturiko alderdi asko, hala nola osasun, hezkuntza, etxebizitza, gizarteratze eta abarretan egiten den gastua; alegia, gizarte-ereduarekin zerikusia duten eta guztion bizi-baldintzetan eragina duten gaiak.