87.500 emplois se sont annulés dans deux ans. Publié l'Analyse de la situation économique 117
Krisi ekonomikoa duela bi urte hasi zen. Gobernuek uko egin diote
etorkizunean berriro gauza bera gertatzea eragozteko erabakiak
hartzeari. Ildo horretan, oso esanguratsuak dira espekulazioari aurre
egiteko manurik ez xedatzeko jarrera eta finantza-sistemak aldatzeko
neurririk eza. Aldiz, gastu publikoa murrizteko garaia dela erabaki
dute.
Europan, kolore politiko guztietako gobernuek gastu publikoa
murrizteko garaia dela erabaki dute, defizita BPGd-aren %3ra eta zor
publikoa BPGd-aren %60ra mugatzeko irizpide zentzugabeak betetzearren,
gobernuei neurriok exijitzen dizkien botere ekonomiko eta finantzarioa
pozik egon dadin.
Gauzak horrela, gogoan izan behar dugu
enpleguaren oraingo egoera zinez kezkagarria dela, eta areago larrituko
dela Espainiako Gobernuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak
onartu dituzten murrizketen eraginez.