87.500 enplegu suntsituta azken bi urteetan. Egoeraren Azterketa 117a argitaratuta
Krisi ekonomikoa duela bi urte hasi zen. Gobernuek uko egin diote etorkizunean berriro gauza bera gertatzea eragozteko erabakiak hartzeari. Ildo horretan, oso esanguratsuak dira espekulazioari aurre egiteko manurik ez xedatzeko jarrera eta finantza-sistemak aldatzeko neurririk eza. Aldiz, gastu publikoa murrizteko garaia dela erabaki dute.
Europan, kolore politiko guztietako gobernuek gastu publikoa murrizteko garaia dela erabaki dute, defizita BPGd-aren %3ra eta zor publikoa BPGd-aren %60ra mugatzeko irizpide zentzugabeak betetzearren, gobernuei neurriok exijitzen dizkien botere ekonomiko eta finantzarioa pozik egon dadin.
Gauzak horrela, gogoan izan behar dugu enpleguaren oraingo egoera zinez kezkagarria dela, eta areago larrituko dela Espainiako Gobernuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak onartu dituzten murrizketen eraginez.
Irakurri Egoeraren Azterketa 117a Entzun Egoeraren azterketa 117a