Analyse la situation économique 116. Aucun ajustement du budget. La fiscalité doit être modifiée et et augmenter les dépenses sociales.
2010/04/16
Egungo egoera ekonomikoaren aitzakia erabiltzen da aurrekontuak murriztu behar direla esateko, eta horretarako oinarritzat ezbairik ez duen zerbait hartzen da: diru-sarrera publikoen jaitsiera. Halere, gogoratu beharra dago diru-sarrera eta gastuen arteko erlazioak taxutzen duela herri administrazioen politika. Gaur inoiz baino areago nabarmendu behar da korrelazio hori, eta aurre egin behar diogu mezu ofizialari, gastu publikoa gutxitzea beste biderik ez dela geratzen dioen mezu horri. Areago, gastu publikoa murrizteak egoera ekonomikoa okertzen du, eta gastua era egokian gehitzea lagungarri izango litzateke ekonomiari bultzada positibo bat emateko. Agiri honen asmoa argia da, herri-administrazioek dituzten baliabideei buruzko hausnarketa eta eztabaidan ekarpen bat egitea, baita baliabide horien erabilpenari buruz ere,murriztearen aurkako gure jarrera datu eta egintzekin defendatu ahal izateko.
A.Politika publikoak: aurrekariak eta egungo egoera 1. Gastu publikoaren politika murriztailea 2. Zerga-politika zentzugabea 3. Etengabeko superabita 4. Zor publiko gero eta txikiagoa B.Egoera berria. Murrizketa gehiago 1. Aurrekontuak doitzeko plana, 2010rako onartu zen gastua murrizteko 2. Erabakitzeko ahalmenari uko egitea, zor publikoa jaulkitzeari buruz C.ELAren proposamenak 1. Zerga-politiken eta gastu publikoaren inguruko parte hartze demokratikoa eta eztabaida soziala 2. Zerga-politikaren aldaketa 3. Gizarte-gastua gehitu 4. Defizit publikoa eta zor publikoa