Esan eta egin. Joxe Elorrietari elkarrizketa

Esan eta egin laburpen orriak.pdf 107.5 KB
Badu zer kontatua, eta zer azaldua, idazkari nagusi egin dituen 20 urte horiei buruz. Zer azaldua, besteak beste, sindikatuak sakon-sakoneko aldaketak egin dituelako bera idazkari nagusi izan den bitartean. Gernikako Estatutuari baiezkoa ematetik, Estatutua hil egin dela aldarrikatu eta autodeterminazio eskubidea ipartzat hartuta abertzaleen arteko indar metaketaren bidetik prozesu soberanista bultzatu nahi izatera pasatu da ELA. Eta aurreneko Eusko Jaurlaritzekin sintonian lan sindikalerako egitura instituzionalak eraikitzen zuzenean lagundu ondoren, parte hartze instituzionalari lehentasunik eman ez eta kontrabotereko sindikalgintzaren bideari ekin dio.