Publiée "L'amiante, un défi syndical" un guide pour agir devant les risques en amiante.
Eraikin eta instalazioetan amiantoa hautemanez gero, beraien bizitza
erabilgarria amaitu egiten da. Horrek esan nahi du arriskuak hor
jarraitzen duela, oraindik ere, toki zehatz batzuetan dihardutenentzat
eta berenberegi amiantoa kentzeko edo ezeztatzeko lanetan aritzen
direnentzat, besteak beste.
Errealitate horrek begien bistan uzten
du interes ekonomikoak langileen osasunaren gainetik lehenesten direla.
Administrazioak, mundu-mailako arazo latz
horretan esku hartu
beharrean, saihestu egiten du bere erantzukizuna, arazoari entzungor
eginez, ondorioak dagoeneko ezagunak diren arren. Beraz, zinez
garrantzitsua da informaturik egotea, arazoa sakonkiago ezagutzea eta
ekintzara pasatzea. Hori dela eta, ELAn, beharrezko iritzi diogu gida
hau prestatzeari, gai honen inguruan sortu litezkeen galdera zein
zalantza guztiei erantzuteko asmoz.