“Amiantoa: erronka sindikala” amiantoaren arriskuei aurre egiteko gida argitaratuta.
Eraikin eta instalazioetan amiantoa hautemanez gero, beraien bizitza erabilgarria amaitu egiten da. Horrek esan nahi du arriskuak hor jarraitzen duela, oraindik ere, toki zehatz batzuetan dihardutenentzat eta berenberegi amiantoa kentzeko edo ezeztatzeko lanetan aritzen direnentzat, besteak beste.
Errealitate horrek begien bistan uzten du interes ekonomikoak langileen osasunaren gainetik lehenesten direla. Administrazioak, mundu-mailako arazo latz
horretan esku hartu beharrean, saihestu egiten du bere erantzukizuna, arazoari entzungor eginez, ondorioak dagoeneko ezagunak diren arren. Beraz, zinez garrantzitsua da informaturik egotea, arazoa sakonkiago ezagutzea eta ekintzara pasatzea. Hori dela eta, ELAn, beharrezko iritzi diogu gida hau prestatzeari, gai honen inguruan sortu litezkeen galdera zein zalantza guztiei erantzuteko asmoz.