Les données concernant 2009 confirment la récession. L'analyse économique 115 est publiée.
2009an BPGd-ak izandako bilakaerari buruzko datu aurreratuek
atzeraldiaren jarraipena erakusten dute, bai Hego Euskal Herrian (HEH),
eta baita bere inguruan ere. Urtean zehar 58.700 lanpostu (enpleguaren
%4,7) galdu dira eta enplegu suntsipenak, hein handi batean, aldi
baterako langileen kolektiboan oinarritzen jarraitzen du. Urtealdian
zehar galdutako lanpostuetatik 46.000, gizonei zegozkien, eta 12.700,
berriz, emakumezkoei; hortaz, lanean aritu diren gizonezkoak 655.400
izan dira, eta emakumezkoak, 534.200.
Gizartezerbitzuak. Egoitzako
tokiaren azken kostuaren %43,5 erabiltzaileak ordaintzen duelarik,
beraren premia duten biztanleei gastu handiena eragiten dien
gizarte-zerbitzua da, banako kostu handienekoa ez ezik. Ekimen
pribatuaren presentzia nabarmena da egoitza-zerbitzuetan, tokien %22
pribatuak dira eta (%31,4 baino ez dira publiko, eta %46,6, itunpeko).
Nafarroako Foru Erkidegoan, 65 urte baino gehiago eta eguneroko
oinarrizko ekintzak gauzatzeko ezintasuna duten 44.300 pertsona daude.
Horiexek hartu ditugu gizarte-zerbitzuen beharra duen erreferentziako
biztanleriatzat. Horietatik, ordea, zerbitzuren bat jasotzen duten
pertsonak 6.660 besterik ez dira.