2009ko datuek atzeraldiaren jarraipena erakusten dute. Egoeraren azterketa 115. zkia argitaratuta
2009an BPGd-ak izandako bilakaerari buruzko datu aurreratuek atzeraldiaren jarraipena erakusten dute, bai Hego Euskal Herrian (HEH), eta baita bere inguruan ere. Urtean zehar 58.700 lanpostu (enpleguaren %4,7) galdu dira eta enplegu suntsipenak, hein handi batean, aldi baterako langileen kolektiboan oinarritzen jarraitzen du. Urtealdian zehar galdutako lanpostuetatik 46.000, gizonei zegozkien, eta 12.700, berriz, emakumezkoei; hortaz, lanean aritu diren gizonezkoak 655.400 izan dira, eta emakumezkoak, 534.200.
Gizartezerbitzuak. Egoitzako tokiaren azken kostuaren %43,5 erabiltzaileak ordaintzen duelarik, beraren premia duten biztanleei gastu handiena eragiten dien gizarte-zerbitzua da, banako kostu handienekoa ez ezik. Ekimen pribatuaren presentzia nabarmena da egoitza-zerbitzuetan, tokien %22 pribatuak dira eta (%31,4 baino ez dira publiko, eta %46,6, itunpeko). Nafarroako Foru Erkidegoan, 65 urte baino gehiago eta eguneroko oinarrizko ekintzak gauzatzeko ezintasuna duten 44.300 pertsona daude. Horiexek hartu ditugu gizarte-zerbitzuen beharra duen erreferentziako biztanleriatzat. Horietatik, ordea, zerbitzuren bat jasotzen duten pertsonak 6.660 besterik ez dira.