DOKUMENTUA: Industria politika langile klasearen zerbitzura

LIB Industria Politika Langile Klasearen Zerbitzura.pdf 10.6 MB
Industria ezinbestekoa da ongizate kolektiborako, baina beste politika batzuk behar ditu hori horrela izan dadin. Lema horri helduta ondu du ELAko Azterketa Bulegoak ‘Industria politika langile klasearen zerbitzura: diagnostiko eta proposamen integral bat ikuspegi ekosozialetik’ dokumentua: Hego Euskal Herriko ekonomiaren garapena aztertu, eta eredu industrial justuago, demokratikoagoa eta jasangarriagoa osatzeko alternatibak eskaintzen ditu. Eskura duzu dokumentu osoa, eta Fundazioaren argitalepenetan ere topatuko duzu txostenaren laburpena.