Pribatutasun politika orokorraTRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2016/679 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorren arabera, 2016ko apirilaren 27koa, Pribatutasun Politika honen helburua MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOAK bere zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen datu pertsonalak nola biltzen, tratatzen eta babesten dituen ezagutzera ematea da.
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Egoitza soziala: MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOA
IZO: G-48446363
Posta helbidea: Barrainkua, 13 48009 BILBO
Telefonoa: 944 03 77 00
Datu pertsonalen inguruko eskaerak erantzuteko mail-a: dbo@ela.eus
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN XEDEAK
MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOAK bildutako datu pertsonalak, afiliatuekin lotutako zerbitzu desberdinak emateko tratatzen ditu. Zerbitzu bakoitzeko, webguneak pribatutasun atari honen bidez, politika informatibo zehatza eskaintzen du.
DATUEN JATORRIA
Jasotako datu pertsonalak, horien titularrak eskainitako informaziotik datoz.
ERRAZTUTAKO DATUEN ZEHAZTASUN ETA EGIATASUNA
MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOAREN zerbitzuen erabiltzaileek, erraztutako datu pertsonalen zehaztasuna, jadanekotasuna eta egiatasuna bermatu eta horrengatik erantzuten dute, baita modu egokian eguneratuak mantentzeko konpromezua hartzen dute.
KONTSERBAZIOA
Datu pertsonalak jaso diren helbururako beharrezkoak diren heinean gordeko dira eta interesdunak datuen ezabatzea eskatzen edo tratamenduaren aurka egiten ez den bitartean. Era berean, MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOARENTZAKO galdagarriak diren lege betebeharrak betetzeko legezko epeen arabera kontserbatuko dira.
LEGITIMAZIOA. DATUAK ERABILI AHAL IZATEKO LEGEZKO TITULUA.
MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOAk datu pertsonalen tratamendua egiteko legitimazioa Datu Pertsonalen Erregelamendu Orokorrak ezarritako baldintzen arabera egingo da, datuen titularra zerbitzu bakoitzean aplikagarri diren legezko tituluen inguruan informatuz. Horien artean, hurrengoak izan daitezke: adostasuna, pertsona alderdi den erlazio juridikoaren betepena, lege betebeharraren betepena edo fundazioaren interes legitimoa.
HARTZAILEAK
Datu pertsonalen tratamenduan zehar MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOAk ez du inolako lagapenik egingo, salbu eta lege betebehar baten betepenean, zerbitzuari euskarri emateko edo, beharrezkoa denean, pertsonaren aldez aurretiko baimena eskatuta.
Zerbitzuak ematea datuak veste enpresei komunikatzea eskattu ahal du, batez ere zerbitzu informatikoak, MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOAren hornitzaile edo tratamenduaren kargudun gisa jarduten dutenak. Hauek, datuen tratamenduan konfidentzialtasun eta segurtasun baldintzapean daude. Edozein kasutan, datu pertsonalak ez dira nazioarteko transferentzien objektu izango.
ESKUBIDEAK
MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOAk interesdunei haien datu pertsonalekin lotutako hurrengo eskubideen egikaritza errazten die:
- Datuen irispide eskubidea
- Zuzentzeko edo ezerezteko eskubidea
- Tratamendua mugatzeko eskubidea
- Tratamenduaren aurka egiteko eskubidea
- Datuak transferitzeko eskubidea
- Emandako adostasuna kentzeko eskubidea
Edozein pertsonak eskubidea dauka MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOAk bere datu pertsonalak tratatzen ari den inguruko baieztapena jasotzeko, bere datuetara irispide izateko, datu zehazgabeak zuzentzeko edo, kasuan kasu, ezereztea eskatzeko beste arrazoien artean, jada beharrezkoak ez direnean jaso ziren helbururako.
Kasu zehatzetan, interesdunek datuen tratamendua mugatzea eskatu ahalko dute. Kasu horretan, datuak soilik erreklamazioak egin edo defenditzeko gordeko dira. Modu berean, kasu zehatzetan eta egoera bereziekin erlazionatutako arrazoiak izanda, interesdunak datuen tratamenduaren aurka egin dezakete. Kasu horretan MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOAk datuak tratatzeari utziko dio salbu eta legezko arrazoiengatik edo egon daitezkeen erreklamazioak egin edo defenditzeko beharrezkoa denean.
Interesdunak eskubidea izango du bere adostasuna edozein unetan kentzeko. Adostasuna kentzeak ez du eraginik izango kendu aurretik emandako adostasunean oinarrituriko tratamenduaren legezkotasunean.
Horretarako MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOAri idatzi bat zuzendu ahalko diozu hurrengo helbidean: Barrainkua, 13 48009 BILBO edo email bat bidali dbo@ela.eus
Datu pertsonalen babesari dagokionez, zure eskubideak aseturik ikusten ez badituzu, eskumeneko Datuen Babeserako Bulegoan dagokion erreklamazioa jarri ahalko duzu.
DATU PERTSONALEN BABESERAKO ORDEZKARIA
MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOAk Datuen Babeserako Ordezkaria dauka DBEO eta garapenerako araudia modu egokian aplikatzen den ikusteko. Modu berean, gai honen inguruan auzitegiek eta Datuak Babesteko Bulegoek igortzen dituzten instrukzio edo ebazpenak betetzeko jardungo du. Honez gain, MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOAK egiten duen informazio pertsonalaren kudeaketan pertsonen errespetua zaintzeko eta interesdunek haien eskubideen egikaritzan bidaltzen dituzten eskaerak erantzungo ditu, aldez aurretik adierazi diren helbide postal edo elektronikoetara idatzi bat bidaliz.
- DATU PERTSONALEN INGURUKO POLITIKA INFORMATZAILEA: FORMAKUNTZA SINDIKALA
- DATU PERTSONALEN INGURUKO POLITIKA INFORMATZAILEA: UNED-EAN FORMAKUNTZA
- DATU PERTSONALEN INGURUKO POLITIKA INFORMATZAILEA: LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZAREKIN LOTUTAKO ZERBITZUAK
- DATU PERTSONALEN INGURUKO POLITIKA INFORMATZAILEA: KONTAKTUAK EDO KANPO HARREMANAK
- DATU PERTSONALEN INGURUKO POLITIKA INFORMATZAILEA: DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREKIN LOTUTAKO ESKUBIDEAK EGIKARITZEA
- DATU PERTSONALEKIN ERLAZIONATUTAKO ESKUBIDEAK EGIKARITZEKO ESKAERA
- DATU PERTSONALEN INGURUKO POLITIKA INFORMATZAILEA: SEGURTASUN URRATZEEN KUDEAKETA