Cookien politika

MANU ROBLES ARANGIZ FUNDAZIOAREN COOKIEEN POLITIKA

ZER DA COOKIE BAT?

Cookie bat web-zerbitzariak ordenagailuan edo gailu mugikorrean gordetzen duen testu-fitxategi bat da; cookiearen edukia zerbitzari horrek bakarrik berreskura edo irakur dezake. Cookiek nabigazio-lehentasunak gogoratzea eta modu eraginkorrean nabigatzea ahalbidetzen diote webguneari. Cookiek azkartu eta erraztu egiten dute erabiltzailearen eta webgunearen arteko interakzioa.

HOBESPENAK

Webgune honetako cookien hobespenak ikusi eta konfiguratu hemendik

INFORMAZIO OROKORRA

Web-orrialde honek cookieak erabiltzen ditu. Cookieak bisitatzen dituzun web-orrialdeek sortutako testu-fitxategi txikiak dira, eta web-orrialde horietan aurrerago erabilgarriak izan daitezkeen saioari buruzko datuak biltzen dituzte. Horrela, webguneak zure bisitari buruzko informazioa gogoratu eta hurrengo bisita errazten du, erabilgarriago bihurtuz.

NOLA FUNTZIONATZEN DUTE COOKIEK?

Cookiek testua bakarrik gorde dezakete eta hura anonimoa eta zifratua izan ohi da. Cookietan ez da informazio pertsonalik gordetzen, eta ezin dira pertsona identifikatuekin edo identifikagarriekin lotu.

Datuei esker, webguneak zure informazioa orrialdeen artean gorde eta  elkarri eragiteko modua aztertu dezake. Cookieak seguruak dira, nabigatzaileak bere lekuan jarri zuen informazioa bakarrik gorde baitezakete, hau da, erabiltzaileak nabigatzailean sartu duen informazioa edo web-orrialdea eskatzean ematen dena. Kodea ezin da exekutatu eta ezin da zure ekipora sartzeko erabili. Web-orrialde batek cookiearen informazioa enkriptatzen badu, orrialde horrek bakarrik irakurri ahal izango du informazioa.

ZER COOKIE MOTA ERABILTZEN DITUGU?

Web-orrialde honek erabiltzen dituen cookieak honako irizpide hauen arabera bereiz daitezke:

1. cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera:

Cookieak bidaltzen dituen ekipoa edo domeinua kudeatzen duen eta lortutako datuak tratatzen dituen erakundearen arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Cookie propioak: Erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen diren cookieak dira. Editoreak berak kudeatzen duen eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen den ekipotik edo domeinutik bidaltzen dira.
  • Hirugarrenen cookieak: Cookie hauek erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen dira editorea ez den beste batek kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik. Cookieen bidez lortutako datuen tratamenduaz ere arduratzen da ekipoa kudeatzen duen hirugarren hori.

Cookieak editoreak berak kudeatutako ekipo edo domeinu batetik instalatzen badira, baina horien bidez jasotako informazioa hirugarren batek kudeatzen badu, horiek ez dira cookie propiotzat hartuko.

2. cookie motak, aktibatuta irauten duten denboraren arabera

Ekipo terminalean aktibatuta irauten duten denboraren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Saioko cookieak: Datuak erabiltzailea web-orrialde batean sartzen den bitartean jasotzeko eta gordetzeko diseinatuta daude cookie mota hauek. Erabiltzaileak behin eskatu duen zerbitzua eskaintzeko bakarrik mantendu nahi den informazioa gordetzeko erabili ohi dira (erositako produktuen zerrenda, adibidez).
  • Cookie iraunkorrak: Cookie hauek jasotzen dituzten datuak terminalean gordetzen dira eta cookiearen arduradunak zehaztutako denbora-tartean (minutuak edo urteak izan daitezke) eskuratu eta tratatu daitezke.

3. COOKIE MOTAK, horien helburuaren arabera:

Cookieen bidez lortutako datuen tratamenduak duen helburuaren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Cookie teknikoak: Cookie hauek web-orrialde, plataforma edo aplikazio batean zehar nabigatzeko edo bertan eskaintzen diren aukerak eta zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diote erabiltzaileari, hala nola, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko guneetara sartzea, eskari bateko elementuak gogoratzea, eskaera baten erosketa-prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan zehar segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak zabaltzeko edukiak gordetzea, edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.
  • Pertsonalizatzeko cookieak: Cookie hauek zerbitzuan bere ekipo terminalean aurrez definitutako hainbat ezaugarrirekin edo erabiltzaileak berak definitutako ezaugarriekin sartzeko aukera ematen diote erabiltzaileari. Ezaugarri horien artean ditugu, esaterako, hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota eta zerbitzuan sartzeko eskualdearen konfigurazioa.
  • Analisirako cookieak: Cookie hauek erabiltzaileek webguneetan duten portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunei. Cookie mota horrekin jasotako informazioa webguneen, aplikazioaren edo plataformaren jarduera neurtzeko erabiltzen da, baita webgune, aplikazio eta plataforma horien erabiltzaileen nabigazio-profilak prestatzeko ere, erabiltzaileak egiten duten zerbitzuaren erabilera-datuak aztertu ostean eta zerbitzuan hobekuntzak egiteko helburuarekin.

NOLA KUDEATU COOKIEAK ZURE ekipoan? COOKIEAK DESAKTIBATZEA ETA EZABATZEA

Interneteko nabigatzaile guztiek cookieen jokaera mugatzea edo cookieak desaktibatzea ahalbidetzen dute konfigurazioaren edo nabigatzaileko aukeren barnean. Jarraitu beharreko urratsak aldatu egiten dira nabigatzailearen arabera, baina zure nabigatzailearen laguntza-menuan horretarako jarraibideak aurkitu ahal izango dituzu.

Cookieen erabilera onartzen ez baduzu ─horiei uko egin diezaiekezu zure nabigatzaileko doikuntzei edo lehentasunen menuei esker─, webgune honek behar bezala jardungo du horiek erabili gabe ere.

Zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu zure ekipoan instalatutako nabigatzaileko aukerak konfiguratuz:

  • Internet Explorer nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.
  • Chrome nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.
  • Safari nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.
  • Firefox nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

BAIMEN INFORMATUA

Web orri honen erabilerak cookieak erabiltzeko berariazko baimena ematen duzula esan nahi du, Cookieen Politika honetan aurreikusitako baldintza eta terminoetan, betiere aurreko atalean aipatutako cookieak desaktibatu eta ezabatzeko har daitezkeen neurriei kalterik egin gabe.