Fundazioa
Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioa Euskal Herrian kultura sindikala sustatzeko ELAk sortutako kultur-erakundea da. Bere eginkizun nagusiak honakoak dira, besteak beste:
- ELAko arduradun eta militanteei prestakuntza sindikala eman ikastaro, hitzaldi eta abarren bidez.
- Militante sindikalentzako nahiz jendarte guztiarentzako argitalpen digitalak zein paperezkoak egin eta sare sozialetan zabaldu.
- Akademiako erakunde eta pertsonekin lan egin ELArentzat interesgarri izan daitezkeen gaien ikerketa bultzatzeko.
- Gure prestakuntza-helburuen inguruan lankidetza hitzarmenak bultzatu erakunde, unibertsitate, argitaletxe, herri-mugimendu eta beste erakundeekin.
- Iparraldean elkarteentzako eta prestakuntzarako gune bat animatu.
- Bilboko Dokumentazio Zentroa administratu.
- ELAren artxibategi historikoa kudeatu.