Amaia Perez Orozco: "Zaintzak begirada behetik gora iraultzea dakar"

2022/03/10
Bideo hau ikusi ahal izateko marketing-cookieak onartu behar dituzu.
Martxoak 8 honetan, eta mugimendu feministaren aldarrikapenekin bat eginez, "Zaintza publikoa guztiontzat" ekitaldia antolatu dugu Donostian. Bertan Amaia Perez Orozco hiru galdera garrantzitsu erantzuten saiatu da: zer ulertzen dugu zaintzaz, zer dira eta zer ez dira? Zein da gaur egungo zainketen egoera? Zein da mugimendu feministaren aldarrikapena zainketei dagokienez?