Amaia Zubieta: “Greba feministaren ondoren, oso mingarria izan da erantzun politikoa”

2026/01/27
Hamar urte igaro dira UPN Nafarroako Gobernutik kanporatua izan zenetik. ‘Aldaketaren gobernua’ deitutakoa osatu zen 2015ean, Geroa Baiko Uxue Barkos presidentea buru, eta 2019ko hauteskundeetan hartu zuen presidentetza Maria Chivite PSNko kideak. Aldaketa hori gertatu den edo ez baloratzeko unea da. Horregatik, ‘10 urte UPN gabe. Gauzatu gabeko aldaketa’ txostena osatu du ELAk esparruz esparru, eta mahai ingurua antolatu zuen 2025eko urrian Iruñeko Katakraken hainbat gonbidaturekin. Nafarroako mugimendu feministaren ibilbideaz aritzeko hartu zuen hitza Amaia Zubieta militante feministak. Aurrerapausoak eman direla ziurtatu, eta herritarren erantzuna txalotu du, baina deitoratu du erakundeen greba feministaren osteko erantzuna, besteak beste.