2015ean egindako hauteskunde sindikaletan ELAk bere ordezkaritza handitu du

ela-ordezkaritzan-burua.jpg
ELAk Hego Euskal Herrian duen lidergoa finkatu da, ordezkaritza osoaren %35,35 lortu baitu 2015an egindako hauteskunde sindikaletan. EAEn ELAk %40,06ko ordezkaritza erdietsi du, %0,19ko hazkundea izanik. Nafarroan ELA %0,35 igo da eta %21,88ko ordezkaritza lortu du, inoiz izan duen emaitzarik onena.