2015ean sinatu ziren kontratu mugatuen %90aren iraupena hiru hilabetetik beherakoa izan da
Aterketa Bulekoko 46. buetinetik hartua
Hori gertatu ordez, 2015ean langile askok ez zuten kontraturik sinatu lehenagotik sinatua zutelako (artikulu honetan ez dira aipatuko kontraturik gabe lan egiten dutenak) eta, aldiz, beste askok lan kontratu ugari sinatu zituzten urtean zehar. Adibidez, lanegun bakoitzeko kontratu bakarra sinatuta (eta bat baino gehiago egin daitezke egunean), urtebetean langile batek 200 kontratutik gora sinatu litzake.
Hau da, hain zuzen, gure herrialdean ematen ari dena: EAEn eta Nafarroan 2015ean egindako kontratu mugatuen %88,1en iraupena 3 hilabete baino gutxiagokoa zen; %8,4rena 3 eta 6 hilabete artekoa izan zen eta 6 hilabetetik gorako iraupena zuten kontratuak %3,5 besterik ez ziren izan.
Are gehiago, bitarteko eta obra edo zerbitzuetarako kontratuen %60,1ek –kontratu mota bi hauek baino ez ditugu aztertzen, SEPEk argitaratutako kontratuen estatistika guztiek ez baitute informazio eta xehatze maila bera eskaintzen– 7 egunetik beherako iraupena zuen, beste askoren iraupena (%21,8) hilabete baino motzagoa zelarik. Beraz, kontratu gehiago sinatzean ez da zertan enpleguan hazkunderik sortu eta, aldiz, prekarietatearen okertze bat eman daiteke, Hego Euskal Herrian gertatzen ari den bezala.