‘Zaintzaren sektoreetan emakumeek nabarmen nozitzen dute zaintzak ez duela baliorik’
2019/04/15
"Bizkaiko zahar-egoitzetako greba feminista izan zen. Zaintza balorizatu zelako, erakutsi zutelako gauzak egin daitezkeela, emakumeak direlako dedikatzen direla zaintzara zabaldu zutelako eta ahalduntze prozesu ikaragarria izan zelako, indibiduala eta kolektiboa". ETB1eko Ahoz Aho saioan elkarrizketatu zuen Ilaski Serranok Onintza Irureta, "Berdea da more berria" liburuaren egilea. Hemen duzu elkarrizketaren bideoa.
"Ez nekien zer espero. Ez nekien elkarrizketak izango ziren oso gogorrak eta negar egiteko gogoa izango zuten barrenak hustutzeko, edo oso haserre egongo ziren... Ez nekien zer espero behar nuen. Eta ikusi nuena zen tenple handiz, patxada handiz, kontatzen dutela kontatzen dutena, eta denetarik da: gauza pozgarriak (garaipen batetaz ari gara), laneko nekeak, ezinak... gauza asko dauzkate kontatzeko, baina beti irripar batekin."
"Nik ulertu behar nuen hau ez zela txanpinoi bat izan. Ez zela bapatean eta kasualidadez greba piztu, ez zela kasualidadez luzatu, ez zela kasualitatea langile gehienak emakumeak izatea... 80. hamarkadaraino egin behar izan nuen atzera, eta ikusten da sindikatu baten lan handia dagoela atzean, ELA sindikatuarena."