“Selfiez” haratago

2020/11/19
artisans de la paix.jpeg
Iparraldeko abertzaletasuna lurraldearen dinamikako aktore politiko nagusia da. Sektore instituzionalekin aliantzak egin ditu. Horrek ondorioak ditu presoen eta euskararen eremuetan. Iparraldeko abertzaleen mugimenduak kale-mobilizazioak sustatu ditu, baztertuta zeuden gizarteko sektoreak erakarriz eta parte hartzera animatuz, debekatuta egon diren kausez sentsibilizatu ondoren. Lurraldea egituratzen lan egin du, eta parte hartzeko eta mobilizatzeko estrategia bat ezarri du, horretarako bitarteko konbentzional eta disruptiboetan oinarrituz. Ez ditu bere energi guztiak Erakundeetan jarri. Izan ere, Aglomerazioko presidente izateko hautagaitza bat aurkezteari uko egin zion mugimendu abertzaleak. Ostera, kale dinamika bat mantendu du instituzio publikoak oposizio politikoan sartzea ere lortuz.

Igor Ahedo, EHUko Zientzia Politikoen fakultatean irakaslea, Enbata aldizkarian argitaratua.

ENBATAK 60 urte

IgorAhedo.jpgSelfie on bat egiteko, argazkia atera behar dugu hegoaldera begira. Horrela, gure aurpegi distiratsuak erakusten dituen eguzkiari esker ahaztuko diren hamaika saio baztertu ondoren, irudi bat lortzen dugu, konbentzituko gaituena, eroso sentiarazten gaituena eta, batez ere, gure itzala ezkutarazten dituena.

Abertzaletasunaren arazo nagusietako bat da Hegoaldean. Argazkietan itxura ederra izatera ohitu da, beti hegoaldera begira, bere buruari arreta jarriz, bere ahuleziak ezagutu gabe, bere irudi zoragarriei etsi-etsian helduz. Hala ere, hegoaldeko abertzaletasunak bere buruari ispiluan begiratuko balio, goizean, iratzarri orduko, beste egun batez ere subiranotasunerako bidea hartuz, han ikusiko lituzke kobazuloak, nolabaiteko apatia, gorputz nekatu bat, higatu bat, duela zenbait hamarkada zuen kemena galduta. Serioak izan gaitezen. Azken hamarkadetan, hegoaldeko abertzaletasunak ez du faxismoa bere erakundeetan sartzea oztopatu, ez du kale dinamika mantendu, ez du subiranotasunerantz aurrera egiteko egiturarik sortu, ez du sektore berririk erakarri, ez du lortu gizarteko sektore ezberdinen arteko itunik eraikitzea. ETAren armagabetzea bera ere ez zuen lortu.

Hala ere, joan den irailean iparraldeko Lehendakaria ikusi genuen presoen aldeko desobedientzia zibileko ekitaldi batean parte hartzen. Azken urteotan ikusi dugu nola bilakatu den Euskal Moneta Europako tokiko txanpon garrantzitsuenetako bat; nola indartzen den Euskal Herriko Laborantza Ganbara; nola sartu den abertzaletasuna tokiko erakundeetan; nola jartzen den zalantzan garapen eredua Bizi mugimenduaren bitartez; nola jartzen diren ikusgai eredu berriak Alternatiba dinamikari esker; nola lurperatu dituzten behin betiko ETAren armak Bakearen Artisauek.

Iparraldeko abertzaletasuna lurraldearen dinamikako aktore politiko nagusia da. Sektore instituzionalekin aliantzak egin ditu. Horrek ondorioak ditu presoen eta euskararen eremuetan. Iparraldeko abertzaleen mugimenduak kale-mobilizazioak sustatu ditu, baztertuta zeuden gizarteko sektoreak erakarriz eta parte hartzera animatuz, debekatuta egon diren kausez sentsibilizatu ondoren. Lurraldea egituratzen lan egin du, eta parte hartzeko eta mobilizatzeko estrategia bat ezarri du, horretarako bitarteko konbentzional eta disruptiboetan oinarrituz. Ez ditu bere energi guztiak Erakundeetan jarri. Izan ere, Aglomerazioko presidente izateko hautagaitza bat aurkezteari uko egin zion mugimendu abertzaleak. Ostera, kale dinamika bat mantendu du instituzio publikoak oposizio politikoan sartzea ere lortuz.

Jende askok aurrerapauso guzti hauen atzean dagoen lana ezagutzen ez duenez, pentsa lezake Iparraldean halako bortizkeriarik egon ez delako aurreratu dela hainbeste. Baina horrek ezkutatu egiten du hemen hainbeste falta zaigun zorroztasun taktiko eta estrategikoa. Horrek egiten gaitu ederrago argazkietan, Hegoaldeko errealitatetik Iparraldean zer gertatzen den azaltzen dugunean. Baina neba gaztea, hegoaldeko abertzaletasunak paternalismoz tratatzen zuena, adinez nagusi bihurtu da, eta trebetasunean eredu bilakatu da. Euskal Herri penintsularrak badu nondik ikasi, behin bada ere, bere buruari begiratzeari utzi eta iparraldera begiratzea erabakitzen badu.