40 ekintzaile, sindikalista eta ikertzaile baino gehiagok sindikalismo eraldatzailearen erronkei buruz eztabaidatuko dute EHUn (Leioa)
Quebeceko gobernuaren laguntza ekonomikoa, ere, izango duen nazioarteko lehen kongresu honetan, lan-munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen gaurko eta biharko erronka nagusiez eta estrategiez jardungo da.
Kongresuak lau ponentzia nagusi izango ditu, Pastori Filigrana, Yayo Herrero, Marti López Andreu eta Miguel Martínez Lucioren eskutik; mahai-inguru bat bost sindikatu antolatzaileen idazkari nagusiekin; eta 40 komunikazio, bederatzi mahaitan banatuta, honoko gai hauen inguruan: estrategia sindikala, militantzia, ekintza sindikala, auzo herrikoiak eta etxebizitza, antiarrazismoa, feminismoa, zaintza-lana, enpresen berreskurapena, digitalizazioa, lan-zuzenbidea, enpresaren kultura "berria", eredu ekonomikoaren eraldaketa, desazkundea, trantsizio ekosoziala, ekonomia soziala...
Hainbat unibertsitatetako ikertzaileen komunikazio akademikoez gain (EHU, NUP, Universidad de Cádiz, Universidad Complutense de Madrid, Universidade da Coruña, Universidad Autónoma de Madrid eta Université du Quèbec), Ipar Euskal Herriko ALDA elkartearena, Madrilgo maizterren sindikatuarena, El Salto egunkariko Gessamí Forner kazetariarena eta Oscar García Jurado Talaioseko kooperatibista eta militantearena izango ditugu. Analisia osatuko dute bost sindikatu antolatzaileetako, CNTko eta Aragoako OSTA sindikatuko militante sindikalen esperientzia eta testigantzek, azken urteotako borroka sindikal esanguratsuenetako batzuen protagonista izan baitira eta XXI. mendeko ekintza sindikalari bide berriak irekitzen baitizkiote.
Ordutegia eta programa osoa: https://labur.eus/W1l9P
Izen-ematea doakoa da, idatziz egin behar da: congresosinidcalismo@gmail.com