"Aitortza sozialak sinesgarritasuna eta babesa ematen die indarkeria matxisten biktimei"

2024/11/26
Aitortu, erantzun, erreparatu: 2024ko azaroaren 25ean Indarkeria matxistaren aurkako egunean ELA sindikatuak antolaturiko mahai-ingurua Mugarik Gabe eta Bilboko Deusto/San Inazioko moduluko arreta psikosozialeko kideekin Agurainen. Bertan idarkeria matxistaren aurrean eman beharreko aitortzaz, erantzunaz eta erreparazioaz hitz egin zuten Mugarik Gabeko Joana Etxanok eta Deusto/San Inazioko arreta psikosozialerako moduluko Ane Navarrok (euskaraz), Carmen Garcíak eta Laura Elezkanok (gaztelaniaz). Denek adierazi zuten biktima subjektu aktibo bezala tratatu behar dela eta, ezer inposatu edo behartu gabe, bere prozesua errespetatu behar zaiola. Amaitzeko sindikatuek gai honetan duten papera azpimarratu zuten.