Alternatiba eguna ospatuko da Zokoan datorren urriaren 5ean
2014/09/04
Zokoa-Alternatiba eguna izango dugu datorren urriaren 5ean, hain juxtu, Bizi! mugimenduak Baionan lehen Alternatiba (Alternatiben herrixka) antolatu zuenetik urtebetera. Izan ere, Baionakoaren arrakastaren ostean, Alternatiben herrixkak hedatu egin dira, eta hurrengo hilabeteetan, Frantses Estatuko hainbat eta hainbat puntutan antzerako ekimenak burutuko dira.
Bideo honetan joan den urteko Baionako Alternatiba jaialdiaren inguruko laburpen oso interesgarria ikus dezakegu.