Alternatiba Itzuliarekin EHn gaindi

2018/10/02
AlternatibaITzulia.jpg
3 eta 4 tokiko txirrindulekin 4 hilabeteko itzulia egin ondoren, 5 800 kilometroz eta 200 etapaz, Alternatiba Itzulia helduko da Baionara larunbatean, urriaren 6an. Alternatiba Itzulia Euskal Herrian gaindi topatzeko parada ukanen dugu, asteazkena, urriaren 3tik, larunbata, urriaren 6a arte. Ez huts egin jarraian zehaztuak diren besteak beste Maule, Ainiza, Ezpeleta, Bera, Donostia eta Biarritzeko hitzorduak.

AlternatibaMaulen• Asteazkenean, urriaren 3an, arratsez: Maule

18 :00 : Txirrindiraultza, Onizepeatik (herriko gelako aparkalekutik), zerbitzu guneko zentrora heltzea: hitz hartzeak (Alternatiba eta Bizi Xiberoa), bertan jateko parade, hitzaldia 20:30tan: « Klima, jada berantegi da? Zehazki ekiteko, alternatibak eta erresistentziak « 

2018-10-04-AlternatibaItzuliaAinhize-Monjolosen12k30tan• Ostegunean, urriaren 4an, eguerditan: Ainiza Monjolose
Txirrindiraultza: Utxiat-etik (D933) abiatzea… eta EHLGn heltzea 13 :00etan. Hitz hartzea Alternatiba Itzuliko txirrindulariekin, EHLGren lanaren aurkezpena laborantza iraunkor eta herrikoi baten alde. Bazkari herrikoia bertan, izen emaitea baitezpadakoa 06 44 78 04 71 zenbakian.

2018-10-04-AlternatibaItzuliaEzpeletan-Programa-12tikgoiti• Ostegunean, urriaren 4an, arratsez: Ezpeleta
14:00etarik goiti hitzaldiak trantsizio ekologikoaren atal ez berdinak ezagutzeko (energia, heziketa, agronomia, etab.), printzipio ekologiko eta energetiko iraunkor eta sanoen araberan bizi diren pertsona eta familien lekukotasunak,… 19:00etan Itzuliaren heltzea, 20:00 jatekoa, 22:00-02:00 kontzertuak.

• Ostiralean, urriaren 5ean, eguerditan: Bera
Bazkaria Herriko plazan

• Ostiralean, urriaren 5ean, arratsez: Donostia
Txirrindiraultza : Cataluña plazatik abiatzea 17 :30etan eta heltzea Boulevard-eko Kioskoan. Gero Hitz hartzeak 18 :30 arte, erakusketak zikin erraustegiaren alternatiben presentatzeko.

AlternatibaDonsotiaAlternatiba Itzuliaren heltzea
3 eta 4 tokiko txirrindulekin 4 hilabeteko itzuli bat egin ondoren, 5 800 kilometroz eta 200 etapaz, Alternatiba Itzulia helduko da Baionara larunbatean, urriaren 6an. Txirrindulari taldearekin zuek ere etorri azken kilometroen egitera!
10:45: « Zubi bat denentzat » ekintza. Ziburu eta Donibane arteko zubian hitzordua.
12:30: Biarritzeko Hondartza handira txirrindularien heltzea, Casino aitzinean, eta ondotik piknika partekatua hondartzan.
14:00: “Arraunean arizan planetarentzat”, Surfrider Foundation-ek antolatu ekintza
15:00: Txirrindula ibilaldi-erakustaldi handia “Trantsizioa badator ”. Etorri gurekin txirrindulaz!!
16:00: Angelun, Quintaou merkatuan: azken 4 kilometroak bizikletez, trotinetez, skatez, roller-ez egiteko hitzordua…
17:00: Alternatiba Itzuliaren heltzea Paul Bert Plazan Baionan! Kontzertuak, animazioak, hitz hartzeak… Besta herrikoia asteburu osoan!