Urriaren 24a bertan dugu jada, eta gauzak lotzen goaz Bilbon ospatuko dugun Alternatiben Herria arrakastatsua izan dadin (antolakuntza prozesua dagoeneko arrakastatsua izan da!). Hemen bildu nahi izan dugu egunari buruzko informazio esanguratsuena, jendeak jakin dezan zer izango den 24koa, eta zer aurkituko duen Bilboko Areatza eta Alde Zaharrean egun osoan zehar. Ekimena zabaltzeko bideoa ere sartu dugu.