Amaia Muñoa: ELA sindikatua eta nazio prozesua
2016/07/11
Amaia Muñoaren hitzaldia (ELA sindikatuko Idazkari Nagusiaren albokoa) Gasteizen ekainaren 17an, ELA sindikatuak antolatu zuen "Burujabetza nazionala eta auzi soziala" mintegian. "Azaldu nahi dut lehenik, Euba eta Eibarren egin zen ELA sindikatuaren birfundazioa suposatu zuen 1976ko III. kongresutik, azken 40 urteotan ELAk nazio prozesuan hartu dituen erabakiak. Bigarrenik egungo egoeran burujabetzak bultzatu behar ditugu, gure ardura arlo sindikala eta soziala sendotzea izanda, horretarako aliantzak eta barne antolakuntzan sakonduz. Eta azkenik aipamen berezia landu beharreko bi ildoei: genero berdintasuna eta justizia klimatikoa."