Apirileko liburu berriak

2015/04/30
liburutegia.jpg
Hauexek dira otsaileko liburu berriak: Standing, Guy “EL PRECARIADO. Una nueva clase social”; Giménez, Iván “EL CORRALITO FORAL: Las tripas del navarrismo: un ecosistema al servicio del capital”; Galeano, Eduardo“LAS VENAS ABIERTAS DE AMÉRICA LATINA”; Zelaieta, Ahoztar “LA CASTA VASCA: Mafias y Gobierno vasco en la última década”; Harvey, David “EL ENIGMA DEL CAPITAL Y LA CRISIS DEL CAPITALISMO"; Zizek, Slavoj “PEDIR LO IMPOSIBLE”eta Ruiz Ezquerra, .Alberto “SONRÍE QUE NOS ENFOCAN”.

Zatoz gure liburutegira!

Standing, Guy: “EL PRECARIADO. Una nueva clase social” Ed.Pasado y presente, 2013, 300 orr. 2013 urteko egoera izugarria izan zen; espainiar gazteen erdia enplegurik gabe, behin-behineko lanen bila, eta milioika gazte, bizimodu duin bat bermatu ezin dieten soldata eta diru-laguntzak jasotzen. Espainiako biztanleen laurdena baino gehiago, pobrezia egoeran bizi da.


Giménez, Iván: “EL CORRALITO FORAL. Las tripas del navarrismo: un ecosistema al servicio del capital”. Pamiela,2015, 381 orr. Gerra zibilean atzemaniko altxorrak geroztik egitura egonkorretan nola sendotu diren azaltzen digu. Frankismoaren lehen fasean nola finkatu ziren eta ondorengo aldaketa politikoen osten nola moldatu diren.


Galeano, Eduardo: “LAS VENAS ABIERTAS DE AMÉRICA LATINA” Siglo XXI, 1971,379 orr. Historia ofizialik, garaileen historiak kontatutako gezurrak edo ezkutatu dituen gertakarien berri gizartean zabaltzeko helburuarekin idatzita dago. Sakrilegoa izan liteke, dibulgazio-eskuliburu honek ekonomia politika maitasun edota pirata eleberri estiloarekin jorratzea.


Zelaieta, Ahoztar: “LA CASTA VASCA: Mafias y Gobierno vasco en la última década”. www.revistahincapie.com.2014, 222 orr. Oraindik ere, bizirik dirau penintsulan nagusi den ustelkeria eta nepotismoa Euskadira heldu ez denaren sentsazioa. “Euskaldunaren hitza” mitoaren artzean, errespetagarritzat ditugun ordezkarien atzean, fono publikoen desbideratze eta lapurretan morala ezkutatzen da.


Harvey, David: “EL ENIGMA DEL CAPITAL Y LA CRISIS DEL CAPITALISMO” Akal, 2012,239 orr. Sistema kapitalistaren noizbehinkako krisi garaiak saihestezinak izateaz gain, kapitalismoaren beraren biziraupenerako funtsezkoak dira; baieztapen hau aintzakotzat hartzen ez duten politika fiskal eta monetarioek onurak baino kalte handiak dakartzate.


Zizek, Slavoj: “PEDIR LO IMPOSIBLE”. Akal, 2014,151 orr. Elkarrizketa sorta batetik abiatuta, udaberri arabiarra, finantza krisia, latinoamerikar populismoa, Txinaren goraldia eta Ipar-Koreako enigma bezalako gaiak jorratzen ditu. Baina horretaz gain, zein gizarte motaren alde merezi du pena borrokatzeak? Zergatik da hain zaila eszenatoki sozial eta politiko alternatiboak irudikatzea? Zeintzuk dira esperantzaren oinarriak?

Ruiz Ezquerra, .Alberto: “SONRÍE QUE NOS ENFOCAN”. Círculo Rojo, 2014, 395, orr. Alberto Ruiz Ezquerra gure kideak idatzita eleberria dugu hau; Fundazioari erregalatu digu