(Argitalpena) Egoeraren Azterketa 146: "Europa gerrarako prestatu behar da"

2024/04/16
war-conflict-landscape-with-soldiers-fighting.jpg
Hasteko mundu mailan gertatu dena aztertuko dugu, eta gero gure lurraldera etorriko gara. Aipatuko dugu zeintzuk diren sistemaren eraketa berria ulertzeko gakoak; hor ditugu militarizaziorako eta gerrarako deiadarrak. Ondoren adierazle ekonomikoak aipatuko ditugu. Batetik, 2023an gertatu dena; bestetik, erakundeen 2024rako aurreikuspenak zeintzuk diren. Gainera, EBZaren diru-politika aztertuko dugu eta horrek biztanleen gehiengoarengan izan dituen ondorioak. Bestalde, atal bana eskainiko diegu soldaten bilakaerari eta enpresen etekinei (hauek berriro ere benetan ugariak izan dira). Azkenik, enplegua zertan den ikusiko dugu.

(Dokumentu osoa irakurri edo deskargatu. Paperean eskuratzeko, fundazioa@ela.eus helbidera idatzi)

Covid 19a agertu zenetik lau urte igaro direnean oraindik ere ez gara guztiz osatu pandemiak utzi zituen ondorioetatik; areago, esan genezake ez dugula berriz ere ikusiko ezagutu izan dugun bezalako planeta bat. Egia da mundua hankaz gora jarri aurretik ere dinamika globalean aldaketa zantzuak bazirela, baina pandemia mugarria zian zen eta desglobalizazioranzko bidean urrats bat egin genuen.

Badirudi 2023 hasierako aurreikuspen ekonomiko txarrek kale egin dutela. Egia da zenbait ekonomiak, esaterako alemanak, urte oso txarra izan zutela, baina edonola ere iazkoa espero zena baino urte hobea izan zen, adierazle ekonomikoei dagokienez. Haatik, kopuru makroekonomikoak alde batera utzi eta kaleko errealitateari erreparatuz gero ikus dezakegu pobrezia hedatu egin dela eta bizimoduaren kostua garestitu izanak familien poltsikoa estutu duela. Esan daiteke datorkigun agertokia ez dela hoberena. Lastera gastu-arauak aplikatuko dira, europar industriaren egoera kritikoa da, eta ziurrenik datozen urteetan murrizketak ezarriko dira. Kontrara, klase kapitalistaren egoera ezin hobea da, aberastasuna metatzen ari baita langile-klasearen lepotik lortutako etekin handiei esker.

Txosten honetan analizatuko dugu, ohi dugun moduan, egoera ekonomiko eta soziala. Hasteko mundu mailan gertatu dena aztertuko dugu, eta gero gure lurraldera etorriko gara. Aipatuko dugu zeintzuk diren sistemaren eraketa berria ulertzeko gakoak; hor ditugu militarizaziorako eta gerrarako deiadarrak. Ondoren adierazle ekonomikoak aipatuko ditugu. Batetik, 2023an gertatu dena; bestetik, erakundeen 2024rako aurreikuspenak zeintzuk diren. Gainera, EBZaren diru-politika aztertuko dugu eta horrek biztanleen gehiengoarengan izan dituen ondorioak. Bestalde, atal bana eskainiko diegu soldaten bilakaerari eta enpresen etekinei (hauek berriro ere benetan ugariak izan dira). Azkenik, ohikoa denez, enplegua zertan den ikusiko dugu.