[Argitalpena] Trantsizio ekosoziala eta enplegua

2021/09/02
tran eco.jpg
Txostena ESK, IAC, LAB eta MATS sindikatuekin, estatuko Ecologistas en Acción elkartearekin eta Antikapitalistas alderdiarekin elkarlanean argitaratu dugu.

(Dokumentu osoa)

PORTADA transicion ecosocial.png

Baliabide gutxiago dituzten herritarrak diskriminatzen dituzten alternatiba ekofaxisten aurrean irtenbide ekosozialista eta demokratikoak gauzatzeko beharra azaltzen da txosten honetan. Era berean, enplegu batzuk desagertu arren, beharrezkoak diren beste batzuekin ordezkatu beharko dira.

Dokumentuak trantsizio ekosozialean enpleguak ematen dituen aukerak aztertzen ditu. Zazpi eragileek behar den benetako trantsizio ekologikoa gauzatuz sor daitezkeen enplegu kopurua zehaztu eta horretarako behar diren neurri zehatzak proposauko ditugu. Enplegua mantentzea ez baita erronka ekologikoaren aurka jarri behar.

Horretaz gain,  trantsizio energetikoa, basoen kudeaketa, hondakinen kudeaketa, automozioa eta turismoari kapitulu bana eskaintzen dizkio. Amaitzeko, azken atalean,  proposamen politikoak eta produkzio-sarea eraldatzeko ekarpenak biltzen dira.