Bagira prozesua: Iparraldeko mugimendu abertzalearen oinarriak gaurkotzeko prozesuaren berri Hegoalden

2024/02/08
GFUc52-WcAAWvfm.jpg
Bagira, iparraldeko mugimendu abertzalearen inguruko inkestaren emaitzak aurkeztuko dira Hegoaldeko lau hiriburuetan. Lehena Gasteizen izango da, otsailaren 8an. Iparraldean, 2022tik Bagira izeneko prozesua abian da, mugimendu abertzalearen oinarriak eta zerumugak gaurkotzeko sortu zena. Bertan, erakunde abertzale gehienak eta militante ugari ari dira parte hartzen. 2023an inkesta bat egin zen Iparraldeko 1.500 militanteren artean. Orain inkesta horren emaitzak ezagutuko dira. Helburu horrekin, lau jardunaldi antolatuko dira, bana Hegoaldeko hiriburu bakoitzean. Aurretik, Iparraldeko egoera azterketa bat egingo da. Hitzaldi horiek Hegoaldeko hiru fundazioek (Manu Robles-Arangiz, Ipar Hegoa, Iratzar), Aztiker kooperatibak, EHU Subiranotasunak masterrak eta Parte Hartuz ikerketa taldeak antolatu dituzte. Zikloa aste honetan hasiko da, Gasteizen.

GASTEIZ: Otsailaren 8an, ostegunean, arratsaldeko 18etan (Aldabe aretoa).

DONOSTIA. Otsailaren 15ean, ostegunean, arratsaldeko 18etan (Ernest Lluch aretoan).

BILBO: Otsailaren 21ean, asteazkenean, arratsaldeko 18etan (La Bolsa).

IRUÑA: Martxoaren 7an, ostegunean, arratsaldeko 18etan (lekua zehazteke).