Baionan ospatuko den Alternatibaz jakin nahi duzun guztia

2013/09/18
alternatiba.jpeg
Urriaren 6an Baionan ospatuko den Alternatiba 2013 egunaz jakin nahi duzun guztia hemengo txosten honetan aurkituko duzu. Zer da Alternatiba? Zergatik eta zertarako egiten da? Zein da hitzaldi eta mahai inguruen egitaraua? Zer gai jorratuko dira? Zeintzuk hartuko dute parte? Zenbat gune egongo dira eta zer arlotan banatuak? Non jolastu, dantzatu, jan eta edango da? Nola joan gaitezke? Ez ezazu etorkizuneko Euskal Herrian markatuta geldituko den egun hau galdu!

Gogoratu Hegoaldetik autobusak antolatzen ari garela. Apuntatzeko bidali zure izane abizenak eta bizitokia mrafundazioa@elasind.org helbidera.

Alternatiba Baiona prentsa

Aurkibidea

- Alternatiba, klimaren aldaketaz beste hautabideen herria
- Elgarrekin, erronka klimatikoari aurre egin dezagun
- Alternatiba Herrixka
- Herri festa handia
- Posible diren alternatibak ezagutu
- Alternatiba 2013-ren helburua zein den
- Alternatiba Deialadia
- Alternatiba sostengatzen dute