Batera, lurralde kolektibitateruntz

2015/01/13
BATERA2.jpg
Larunbate goizean, urtarrilaren 10ean, Ezpeletako merkatu estalian, 80 pertsonatik goitik parte hartu dute Batera Plataformaren Biltzar Nagusian. Bertan, berretsia izan da Lurralde kolektibitatearen soluzio instituzionala sinpleena eta demokratikoena dela eta horri buruz pedagogia eta mobilizazioa segitu beharko dela 2015an. Horrez gain, adituekin lan eginez, EPCI edo Hiri Elkargo bakarra Lurralde kolektibitatea epe ertainean lortzeko zertan lagungarri izaten ahal den argitu beharko dela erabaki da. Biltzar Nagusiaren denboran, martxoko eta abenduko hauteskundeetan hautagaiei Lurralde Kolektibateari buruz eta beharrez Eskualde eta Departamendu mailatik Iparraldelko kolektibate bati konpetentzien itzultzeko, engaiamenduaren hartzea ere aipatua izan da beste hainbat mobilizazio/sentsibilizazio bideren artean.

Enbata.info 2015/01/12

Hara beraz, 2 bozka xuri, eta beste guziak alde, zer mozio bozkata izan den Batera-ko Biltzar Nagusian.

Gogoeta luze baten ondotik lurralde honetako eragileek hobetsi duten Lurralde kolektibitatea soluziorik sinpleena eta demokratikoena dela berrestea. Ondorioz, BATERAk bateratze, pedagogia eta mobilizatze lana segituko du Lurralde kolektibitatea lortu arte.

Erreformak ekartzen ahal dituen aukeretaz baliatzea, beste lurralde batzuetan agertu den Lurralde kolektibitatearen aldeko dinamikarekin bat eginez.

Ipar Euskal Herriko lurraldea zatikatuko lukeen edozoin aterabideri kontra altxatzea.

EPCI bakarra definitzeko lanetan parte hartzea, EPCI hori ipar Euskal Herriko gobernantzaren lehen urratsa delarik eta lurraldeko elkartasuna eta koherentzia segurtatu ahal dituelarik.

Eragite lan emankorra bultzatzea :

◦ Espertoekin lan eginez, EPCI bakarra Lurralde kolektibitatea epe ertainean lortzeko zertan lagungarri izaten ahal den argitzeko
◦ Legea hobetzeko parlamentariek hartuko dituzten iniziatibak babestuz
◦ Jendarteratze lana egiten segituz, jendarte mailan erronkak zoin diren ohartarazteko eta ipar Euskal Herri mailako gobernantza tresna defenditzeko.