Bizik “Euskal Herria Burujabe 2023” dinamika martxan ezartzen du!

2023/01/17
EHburujabe.png
Bizik “Euskal Herria Burujabe 2023” dinamika martxan ezartzen du urriaren 7 eta 8an Baionan! 10 urte lehen Alternatiba eta gero, ekitaldi handi honek lurralde jasangarri, burujabe eta solidarioa biziaraztea eta Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologiko eta soziala bizkortzea ditu helburu.

4 egunez lanean arizanez, urtarrilaren 13tik 16ra, 50 pertsona baino gehiagoren parte hartzearekin, Bizik Euskal Herria Burujabe 2023 eraikitzeko dinamika martxan ezarri du. Ekitaldi herrikoiak, besta girokoak eta militanteak, Euskal Herriaren metamorfosi ekologiko eta sozialerako urrats kolektibo berri bat markatuko du.

2009tik geroz Bizi! planetaren mugak errespetatzen dituen, elkartasuna eta justizia soziala garatzen dituen eta burujabe den jendartearen alde lanean ari da. Alternatiba 2013 eta 2018k ahalbidetu zuten klima-aldaketaren jatorriaren saihesteko alternatibak nabarmentzea eta herritarren mugimendua suspertzea frantses Estatu osoan eta baita beste leku batzuetan ere!

Klima-aldaketa gero eta larriagoa eta nabariagoa da gure eguneroko bizian eta gure lurraldean (bero-boladak, uholdeak, idorteak, sute handiak, etab.). Gure lurraldea eta gure bizimoldeak itzulipurdikatuak izanen dira eraldaketa sakonak ez badira egiten.

Euskal Herria Burujabek lurralde proiektu burujabe, solidario eta jasangarri bat elkarrekin eraikitzeko erronkari erantzutea ahalbidetuko du. Denak murgiltzen ahalko diren proiektua, denek beren ganatzen eta eztabaidatzen ahalko duten proiektua. Bi egunez, Baiona Ttipiko karrikak hitzaldietaz, ikuskizunetaz, trukaketetaz, erakustaldietaz, kontzertuetaz, tailerretaz, erakusketetaz, jokoetaz, etab. okupatuak izanen dira, familiarekin edo lagunekin deskubritzeko parada emanez. Lurralde "eraldatua" zein izanen den ikusgarri eta zehatz utziko dugu, eta lurraldeko eragile guziekin (herritarrak, kolektibitateak, elkarteak...) eraldaketa kolektiborako bultzada herrikoia sortuko dugu.

Euskal Herria Burujabe 2023, urriaren 7 eta 8an iraganen da Baionan, eta azken asteburu hori aitzin 7 deialdi ekitaldi iraganen dira Euskal Herria Burujabe lurralde proiektuan diren 7 gai edo arloren inguruan, Euskal Herriko 7 probintziekin lotura eginez. Milaka pertsona espero dira eta 1000 laguntzaile aitzin ikusiak dira lurraldearentzat momento garrantzitsu honen antolatzeko.

Bizi!
Prentsako kontaktuak: Xabier Harlouchet - 06 84 52 74 35