#BlackLivesMatter: arrazakeria Estatu Batuetan eta Euskal Herrian

2020/07/15
Nagore Uriarte eta Mailen Akizuk gidatutako podcast honetan, Floyd afro-amerikarraren heriotzak eragindako #BlackLivesMatter mobilizazioak aitzakiatzat hartuta, arrazakeriaren gaia jorratzen da. Besteak beste, Estatu Batuetan bizi diren Nicole Santamaria aktibista intersex, indigena feminista eta Carlos Savedra limatarra elkarrizketatu ditu Katia Henriquezek. Eta gaia gurera ekarriz, Euskal Herrian etxez-etxeko langile dabilen Guillermina Mungia hondurastarraren testigantza jasotzen da.