#BlackLivesMatter: arrazakeria Estatu Batuetan eta Euskal Herrian

2020/07/15
blacklivesmatter.jfif
Hementxe Kafekistanen lehen podcasta! George Floyd afro-amerikarraren heriotzak eragindako #BlackLivesMatter mobilizazioak aitzakiatzat hartuta, arrazakeriaren gaia jorratzea izan dugu helburu. Besteak beste, Estatu Batuetan bizi diren Nicole Santamaria aktibista intersex, indigena eta feminista, eta Carlos Saavedra limatarra elkarrizketatu ditu Katia Henriquezek. Eta gaia gurera ekarriz, Euskal Herrian etxez-etxeko langile dabilen Guillermina Mungia hondurastarraren testigantza jaso dugu. Maia Beitia, Davide Cabaleiro, Jone Bengoetxea, Maialen Akizu eta Nagore Uriarte ere tartean, hauxe da uztail honi kolore eta musika pixka bat jartzeko zuentzat prestatu duguna.