Borrokatuz zaindu, Igor Eizagirre.
Igor Eizagirre, ELA Gizalan-eko Idazkari Nagusia. 47. Gai Monografikoak.
Bizkaiko adinekoen egoitzetarako hitzarmena joan den maiatzaren 15ean sinatu genuen. Sektore hau zerbitzu publiko pribatizatua da; erabaki politikoen ondorioz. Pribatizatze erabaki horrek negozio esparru handia dakar; enpresariei mozkin handiak eta seguruak dakarzkie. Kasu honetan Bizkaiko Diputazioa da bezero eta finantziazio iturri nagusia.
Hitzarmen honen aplikazio eremua, adinekoen egoitzak, eguneko toki edo zentroak, etxebizitza komunitarioak, eta tutoretzapeko etxebizitzetan lan egiten duten langileena da (6.000 langiletik gora, %95-etik gora emakumeak).
Hitzarmen honen esparruan 220 delegatutik 138 dira ELAkoak (%60). ELAk 1.300 bat afiliatu dauzka.
Hitzarmen hau sektorean sinatu den laugarrena da. 2.003an soldata mailarik nagusienean, gerokultora mailan, 703 euro ziren hilean. Gaur, 2014 urtean, 1.305 euro dira hilean.
Hitzarmen honen negoziaketa prestatzen hasi ginenean, alegia, 2012 urte bukaeran, hirugarren hitzarmenaren indarraldia 2012ko abenduan amaitzen baitzen, oso konsziente ginan eszenatoki gogorrenarekin egingo genuela topo.
Hitzarmen honen aplikazio eremua, adinekoen egoitzak, eguneko toki edo zentroak, etxebizitza komunitarioak, eta tutoretzapeko etxebizitzetan lan egiten duten langileena da (6.000 langiletik gora, %95-etik gora emakumeak).
Alde batetik administrazioa, Bizkaiko Diputazioa, murrizketa politika batean buru belarri murgilduta, bere ardurak ekiditeko ahalegin guztiak egingo zituela argi genuen. Beste aldetik, patronala erreformak oparitzen dizkion aukerak erabili nahiaz, jakinda orain sektoreko hitzarmenak ez duela aplikazioa bermatzen.
Hau horrela izanda ere, gure helburuak zeintzuk ziren garbi genituen: lan erreformari aurre egitea, Bizkaiko Diputazioa bere arduraren jabe egitea, lan baldintzak hobetzea eta hitzarmenaren aplikazioa bermatzea.
Argi genuen helburu hauek lortzea zaila izango zela; baina argi genuen ere, gure esku zegoen guztia egingo genuela.
Helburuak lortzeko asmoz, lan plan bat adostu genuen gure militanteekin, erreformaren errealitate gordina azalduz, helburuak adostuz, estrategiak konpartituz, eta horiek lortzeko, antolakuntza eta mobilizazioaren beharraz ohartuz.
Ondoren ordezkarien artean zabaldu genuen Bilbon asanblada orokorrak eta eskualde asanbladak landuz.
Azken 18 hilabetetan, asanblada orokor horietan momentuoro 80 bat delegatuk parte hartu dute; eskualde mailan egindako bilerak hamarretik gora izan dira, eta lan zentruetan egindako asanbladabisitak 12tik gora.
Aurreko hitzarmenak ixteko mobilizazioa ezinbestekoa izan dela jakinda, oraingoan ere, ezinbestekoa izango zela argi genuen; helburuak lortzea gure indar korrelazioaren arabera izango zela garbi geneukan.
Negoziaketa hasi eta urtebete pasa ondoren, laugarren hitzarmen honen negoziaketa guztiz blokeatuta zegoen. Alde batetik, patronala oso lasai zegoen negoziaketa mailan, Madriletik jasotzen zituzten notiziak beraientzat notizia onak baitziren; eta gainera ultraaktibitatearen amaieraren mamuarekin jolasten hasiak ziren, lan zentruetan idatziak sartuz. Bizkaiko Diputazioari hiru bilera eskatu arren, ez genuen erantzunik jasotzen.
Akordio honek negoziaketa honetan genituen helburuak erdiesten ditu: erreforma lan zentroetan sartzea galarazi, eta orain arteko lan baldintzak mantendu eta hobetzen ditu.
Egoera horrelakoa izanik, gure jendearekin hitz egin eta greba deialdien beharra mahai gainean jarri genuen. Argi genuen beste sindikatuekin hitz egingo genuela eta elkarrekin joateko gonbitea luzatu genien baina horretarako bi gauza ezinbesteko ziren adostea: grebaren helburua eta greba formatua. Zoritxarrez, helburuarekin bat egitea ezinezkoa gertatu zen eta bakarrik aurrera egitea erabaki genuen. Honela, otsailean eta martxoan greba egun sektorialak deitu genituen, era berean, enpresetan greba deialdiak ere sartu genituen, helburu amankomuna izanik, indar korrelazio hobeago zegoen lan zentruetan greba egun gehiago deituaz.
Ondoren, sektoreko grebak ez zigula gehiagorik ematen ikusita, estrategia sektoriala alde batera utzi eta enpresetako grebak indartu genituen.
Lortutakoa
Administrazioak kasu honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak dagokion ardura hartzen du. Egindako interpelazioaren ondorioz, mobilizazioen oihartzunarengatik eta Gipuzkoako adineko egoitzan gertatutakoaren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiak, bilera eskaerari muzin egitetik, eta Bizkaiko Batzar Nagusiek eskaerari jarraituz, zerbitzuaren ardura bere gain hartzera pasatzen da eta bertako langileen lan baldintzetan duen ardura, berea egiten du.
Honetaz gain soldatetan garrantzi handiko igoerak jasotzen ditu, lanaldi murrizketa, menpekotasuna duten pertsonak zaintzeko ordaindutako baimenaren eta eszedentziaren luzapena. Honetaz gain, enpresa hitzarmen bidez, Mungiako San Jose Etxe Alain lortutako akordioa hobetu dugu.
Lan erreformei aurre egiten die hitzarmenak eta adostutakoaren aplikazioa bermatzen du.
Beraz, akordio honek negoziaketa honetan genituen helburuak erdiesten ditu: erreforma lan zentroetan sartzea galarazi, eta orain arteko lan baldintzak mantendu eta hobetzen ditu. Bere aplikazioaren bermea, Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa pribatuekin oheak kontzertatzeko erabilitako prozedura bidez, jasota gelditzen da. Gainera, CEBEKek markatutako estrategia menpe (adierazgarria da lortutako akordioarengatik amorratuta CEBEK-ek ez zuen egon nahi izan sinaketa eguneko bileran).