‘Zaintzaren sektoreetan emakumeek nabarmen nozitzen dute zaintzak ez duela baliorik’

2019/04/15
Bideo hau ikusi ahal izateko marketing-cookieak onartu behar dituzu.
"Bizkaiko zahar-egoitzetako greba feminista izan zen. Zaintza balorizatu zelako, erakutsi zutelako gauzak egin daitezkeela, emakumeak direlako dedikatzen direla zaintzara zabaldu zutelako eta ahalduntze prozesu ikaragarria izan zelako, indibiduala eta kolektiboa". ETB1eko Ahoz Aho saioan elkarrizketatu zuen Ilaski Serranok Onintza Irureta, "Berdea da more berria" liburuaren egilea.