Eñaut Apaolaza: "Erabaki behar dugu zer nolako egitura ekonomikoa nahi dugun"

2016/03/01
Bideo hau ikusi ahal izateko marketing-cookieak onartu behar dituzu.
Eñaut Apaolazari (Ekai Center) OTORDUAK sailean (Begi Bat Bideoak) egindako elkarrizketa independentzia eta sozioekonomiaren inguruan. "Erabaki egin behar diagu zer nolako egitura ekonomikoa nahi diagun etorkizunean Euskal Herria bere buruaren jabeago izan dadin eta bere erabakiak har ditzan. Erabaki egin behar du momentu honetan hartzen duen Mediterraneo aldeko estatuen eredua, potolo-potolo esanda, edo hartzen duen Europa erdialdea eta iparraldeko estatuen eredua. Momentu honetan esan daiteke ziur asko urte pare bat-edo alperrik galdu ditugula erabaki hori hartu gabe, eta horrek arrastatu egiten gaitu, gure erabaki ekonomikoak beste batzuk hartzen dituzten heinean."