Diru-sarrera duina nekazarientzat!

2024/01/30
ELB5-1536x1152.jpg
Nekazaritzaren mundua krisian dago, duela urte batzuetatik dakigu eta piratzen dugu. Egoera honen aurrean, ELBk (Euskal Herriko Laborarien Batasuna) nekazari guztiei dei egiten die mobilizaziora batzeko, nekazarien diru-sarrerak eta gure lanbidearen aintzatespena defendatzeko.

ELB, Euskal Herriko Laborarien Batasuna Iparraldeko sindikatuaren oharra Enbata aldizkarian.

Mobilizazio honen aldarrikapenarekin bat gatoz: nekazaritzako diru-sarrerek ez digute gure lanbidetik duintasunez bizitzen uzten. Zailtasun ekonomikoek nekazari guztiei eragiten diete, ekoizpena eta ekoizpen-metodoak edozein direla ere.

Lehortea, espekulazioa, gaixotasunak... nekazariak ez daude inoiz krisitik salbu. Baina ez dira krisiak, sistema osoa da etxaldeak hain ahulak bihurtzen dituena! Orain 70 urtetik indarrean dagoen logika hautsi behar dugu, gure etxaldeen ordez enpresak nahi dituena, gure ezagutza teknikoak prozeduren bidez eta nekazariak teknologiaren bidez ordezkatu nahi dituena.

Merkataritza askeak sartzen du nekazaritza mundu osoko lehia jasanezin eta kaltegarri batean. Nazioarteko akordio horien ondorioz, nekazariak prekarioagoak eta beren etxaldeetan isolatuago gelditzen dira.

Krisi honetatik modu iraunkorrean ateratzeko, ELB sindikatuak bat egiten du Confédération paysanne-ren eskaerekin, honako hau eskatuz:

• Gure nekazaritza-produktuak beren kostu-prezioaren azpitik erostea hertsiki debekatzen duen legea.

• EB-Mercosur merkataritza libreko akordioaren negoziazioak behin betiko etetea, negoziatzen ari diren gainerako merkataritza-akordio guztiak atzeratzea eta indarrean dauden akordio guztiak berrikustea, baita Europar Batasuneko merkatuaren barruan ere, merkataritza libreko politika horrek sortzen duen lehia desleialagatik.