EAEn enpresa transnazionalen eta giza eskubideen zentro bat sortzearen alde

2021/10/21
TRansnazionalakPortada.jpg
Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak "Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa" proposamen-dokumentua aurkeztu du; giza eskubideen urraketen hazkundearen aurrean, EAEtik eta EAEn jarduten duten transnazionalak erregulatzeko eta kontuak eskatzeko espazioa sortzea da helburua.

CAF, SENER, IBERDROLA, BBVA, PROSERTEK, GESTAMP, IDOM, CIE AUTOMOTIVE.... giza eskubideen nazioarteko markoaren urraketen inguruko salaketak jaso dituzten euskal enpresen adibide batzuk baino ez dira. Zentzu horretan, agerian geratzen dira enpresa hauen makroproiektuek, finantzaketa fasetik egikaritze faseraino, dituzte inpaktu negatiboak ekonomian, eremu politiko zein kulturalea, ingurugiroan edota genero arloan. Era berean, EAEn jarduten den kapital atzerritarrak (AMAZON edo H&M bezalako enpresak) ere lan eskubideen inguruko urraketak edota tokiko ekonomia sareen kontrako jardueren inguruko salaketak jasotzen dituzte.

Beharrezkoa da sistematikoak diren eta desregulazio publikoan oinarritzen diren praktika hauekin eta enpresen aldebakartasunean oinarritzen  diren borondatezko markoekin amaitzea. Enpresen ekintzen inguruan jardungo duen, salaketak jasoko dituen, kasuak publikoki bideratuko dituen, irizpide sozial eta ekologikoak betearaziko dituen, biktimak lagunduko dituen eta zigorrak proposatuko dituen eta parte hartze sozial indartsua izango duen espazio publiko bat behar dugu. Azken finean, enpresen interesen gainetik interes kolektiboa lehenetsiko duen marko berri bat behar dugu, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundien egungo nazioartekotze politikaren guztiz kontrakoa.

Zentzu horretan, Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentro bat proposatzen dugu, Enpresen eta giza eskubideen zentro katalanaren proposamenaren ildotik. Azken zentro honen lege proposamena tramitazioan dago, 2016an aho batez onartu eta gero. Horrela, oinarrizko eskaera demokratiko hau euskal agendara batzea espero dugu, eta Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen Enpresa eta Giza Eskubideen planaren ardatz nagusi bat izatea espero dugu.

Gaurko aurkezpena 6 hilabeteko prozesuaren abiapuntua da. Prozesu horretan, Euskal Herriak Kapitalari Plantok adostutako testuan oinarrituta, eragin-estrategia bat garatuko da (soziala, instituzionala eta enpresa-batzordeetan), eta apirilean legez besteko proposamen batekin (PNL) edo Herri Ekimen Legegile (ILP) batekin  amaituko da, proposamena parlamentura eramanez.

Deskargatu "Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa" dokumentua