EAEn hezkuntzan dugun gastu publikoa Europako txikiena da, Errumaniaren ondoren

EAEGastuPublikoaHezkuntza.JPG
Hezkuntzako gastu publikoaren beheranzko joerak areagotu egiten du Europan dugun defizita. 2013ko ekitaldian EB28an batez beste BPGd-aren %5 bideratu zen hezkuntzako gastu publikora, hots, EAEn baino 1,3 puntu gehiago. EB28ko ahalegin bera eginez gero, Eusko Jaurlaritzak egindako gastua baino 841,9 milioi gehiago jarri beharko zituzkeen. Honekiko ere deigarria da orain arte espainiar Estatuan (BPGd-aren %4) EAEko administrazioak baino gastu handiagoa izatea hezkuntzan (2013ko ekitaldian 181,1 milioi euro gehiago lirateke). Hezkuntzaren finantzazio publikoari dagokionez BPGd-ko zatiaren arabera atzetik hasita bigarren lurraldea da EAE; atzean Errumania besterik ez dago, eta gailendu egiten dira Bulgaria, Grezia edota Hungaria.