Ekaineko liburu berriak
Toussaint, Eric: “BANCOCRACIA”. Icaria&Antrazyt, 2014, 33 3orr. Krisia zerk eragin zuen, banka sektorearen desarautzeak ekarri dituen ondorioak, banka pribatuak jarraitu duen logika eta erregulartasunez egiten dituzten bidegabekeriak, gobernu eta banku zentralen konplizitate eta sostenguarekin. Banka sektorearen sozializatzearen eta zerbitzu publiko bilakatzearen aldeko alegatua ere bada liburua, baita zilegi ez den zor publikoa ezeztatzearen aldekoa ere.
Zarzalejos, José Antonio: "MAÑANA SERÁ TARDE”. Planeta, 2015, 339 orr. Sistemaren krisiak eragin duen sutearen foku handienak errepasatzen ditu: ustelkeria, kazetaritza, monarkia eta nazionalismoak.
Kortabarria, German: "GAUZAK HORRELA (ERE) IZAN ZIREN. ELA 1976-2006”. Pamiela, 2015, 477 orr. ELA sindikatuaren igaro diren azken hogeita hamar urteetako ibilbidearen irakurketa, begi zorrotzekin egina.
Odriozola, Joxe Manuel: “KONTAKIZUNETIK, KONTAKIZUNAREN BORTXARA”. Txalaparta, 2014, 425 orr. Iraganaren kontakizunak berebiziko garrantzia hartu duen bidegurutze historiko honetan, interpretazio oro ikuspuntu subjektibo baten emaitza dela eta Euskal herrian egiten diren arrazoibide askok Espainian eta Frantzian erroak dituztela argi erakusten digu lan honek.